Urte hauetan zehar, pare bat alditan hitz egin dugu autodeterminazioaren Eskubideari eta Kataluniako gizartearen zati garrantzitsu batek, bere borondatea galdetua eta gero errespetatua izateko erreferendum bat izateko mugimenduei buruz. Ia beti bezala, gaiari buruz nazioarteko komunikabideek adierazten duten informazioa biltzen egin dugu.

Gaurkoan arrazoi ezberdin bategatik egiten dugu. Gure Esku Dago plataformak, Kataluniako Parlamentuko presidentea, honen gobernuko kontseilari batzuk, eta herritarren mugimenduen arduradun gorenak espetxe-zigor larrietara eta/edo gaitasungabetzera kontenatu dituen procès epaiarekin erlazionatutako Manifestura batu eta gure egin nahi dugulako egiten dugu.

Manifestu honek arazo politiko honentzat konponbide politikoa eskatzen du. Kataluniako, Euzkadiko, Espainiako eta mundu osoko milioika hiritarrek bezala. Era berean, epaiketa honetan zera ikus daitekeela zalatzen du; «manifestatzeko eskubidearen, adierazpen askatasuna, kexu eskubidea, botua emateko eskubidea, autodeterminazioaren eskubidea eta erabakitzeko eskubidearen kriminalizazio zeinuak. Onartezina da. Demokrazia batetan, ezin daitezke mugimendu demokratiko eta baketsuak kriminalizatu, ezta disidentzia politikoa. Demokrazia batetan botua ematea ezin daiteke delitu izan; konponbidearen zati bat baizik»

Gaur, Katalunian pentsatuz, Pep Guardiola entrenatzaile katalanak eginiko deklarazioa aldarrikatu nahi dugu. Berak duen hedabide posizioa erabiliz, mundu osora heldu den mezu bat bidali du.

 

2017ko urriak 1ean botua ematera irten ziren katalanen kontra, aginte-indarrek eginiko biolentzia ikusi eta gero idazten genuen erreflexioarekin batera jarri genuen bideoa gogorarazten dugu.

Gure Esku Dago plataformak, procès bidegabeko epaiketaren kontrako Manifestua

«Askatasuna. Konponbide politiko baten alde»

Lehenik eta behin, gure desadostasun osoa adierazi nahi diogu Kataluniako buruzagi sozial eta politiko subiranistak zigortzen dituen epaiari. Zintzotasun osoz, bidegabekeria itzela deritzogu Espainiako Auzitegi Gorenaren epaiari. Eta, gainera, uste osoa dugu epai honek ondorio larriak dakartzala oinarrizko eskubide eta askatasunentzat.

Prozesu judiziala bera ere ez da justua izan; aitzitik, arbitrariotasunez beteta izan da, funtsik gabeko akusazioetan oinarritu da,  eta behin-behineko espetxealdiarekin presoen eskubideak urratu dira, Nazio Batuen Erakundeko Atxiloaldi Arbitrarioei buruzko lan taldeak salatu duenez. Hain zuzen, presoak askatzeko talde honek egindako eskaerari muzin egin zaio.

Bidegabekeria honen aurrean, preso guztien askatasuna aldarrikatzen dugu. Jordi Cuixart, Oriol Junqueras, Jordi Sànchez, Carme Forcadell, Jordi Turull, Raül Romeva, Dolors Bassa, Josep Rull eta Joaquim Forn aske nahi zaituztegu. Epai honen ondorio larriak zuzenean pairatu behar dituztenei eta haien senideei gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu.

Zigor epai honetan, kezkaz antzematen ditugu manifestazio eskubidearen, adierazpen askatasunaren, protestarako eskubidearen, bozkatzeko eskubidearen, autodeterminazio eskubidearen eta erabakitzeko eskubidearen kriminalizazio zantzuak. Erabat onartezina da. Demokrazian ezin dira kriminalizatu mobilizazio demokratiko eta baketsuak, ezta disidentzia politikoa ere. Demokrazian, bozkatzea ezin da delitu izan, konponbidearen parte baizik.

Salbuespenezko bide judizial, juridiko edo prozesalak alde batera utzi behar dira. Elkarrizketa eta negoziazio politikoari ekin behar zaio auzi hau bideratzeko. Konponbide demokratikoaren alde egin behar da, Kataluniako herritarrek euren etorkizuna libre eta demokratikoki erabaki ahal izatea aintzat hartuta. Premiazko eginkizuna da.

Gure ustez, elkartasuna, askatasun demokratikoen eta eskubide zibil eta politikoen defentsa, bide errepresiboekiko arbuioa, eta herritarrek demokratikoki adierazitako borondatea oinarri duen konponbide politikoaren aldeko jarrera, gure gizartearen gehiengo zabalak partekatzen dituen oinarriak dira. Uneotan, ahalegin bereziz defendatu eta sendotu beharrekoak.

Egoeraren larritasunak interpelatu egiten gaitu demokrazia, justizia eta askatasunak maite ditugun guztiok, gure aukera ideologikoetatik harago. Horregatik, injustizien aurrean herritarren mobilizazioan sinesten dugu eta, kasu honetan, babesten dugu Gure Eskuk deituriko manifestazioa, Erreferenduma ez da delitu | Askatasuna lelopean, urriaren 19an Donostian egitekoa dena.

Gure Esku Dago, 2019/10/17

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.