Airbnb, partikularren etxebizitza turistimoak alkilatzeko plataformak, bere aurreikuspenen arabera 2020rako «helmuga tursistikoan tendentzia» izango direnen zerrenda argitaratu du. Zerrenda hau ez da balore absolutuetan oinarritzen, erabiltzaileen eta helmuga hauetako alkilerrek azken urteetan izandako garapenean baizik.

Bilbok bigarren posizioa du, urtetik urterako alkilerren %400eko igoerarekin. Honek, argi eta garbi adierazten turisten artean gure herrialdeak duen erakarpen gaitasuna. Berria dagoeneko munduan zehar zabaltzen ari da eta komunikabideei asko gustatzen zaie gai hauetaz hitz egitea.

Ez dugu ahaztu behar, gure herrialdea, «kanpamentu nagusti» bezala edozein hiri aukeratuta ere, turisten helmenean dagoela. Adibdiez, Donostian egiten badu, Bilbo, Iruñea edo Biarritz bisita dezake, edo Bilbo aukeratuta, Gasteiz eta arabar Errioxa, edo Donosti bisitatu dezake.

Herrialde «txiki» bat gara. Gure nazioarteko bisitari askok, etxetik lanerako bidaian egunero ordu bat edo gehiago ematen dute. Beraz, haientzat, gure distantziak laburrak dira.

Kuriositate bezala eta gure bisitariek gure lurralde estruktura ulertzeko dituzten zailtasunen adierazle bezala, Bilboko informazioa Portugaleteko argazki batekin irudikatu dute.

Bilbotik Iruñeara eta Baionatik Lapurdira helmuga mugagabe bezala «saltzen» bagara, arrakasta gehiago izango dugu.

Argi dugu ere, turismo era hau, etxebizitza pribatuen alkilerra, erregulatua eta mugatuta egon behar dela, gure herriak «arrakastaz hiltzen» edo herritar tradizionalen zati garrantzitsua galtzen amaitu daitezkeelako. Gure erakarpen elementu garrantzitsua, gure izaera eta pertsonalitatea dela gogoratu behar dugu. Gauzak ondo egiten ez baditugu, gure herrialdearen txoko batzuk, turismoarentzat erakargarrienak direnak, parke tematiko bihurtzeko arriskua dugu.

Epe laburrera pentsatzearen arriskuak, gune horietako taberna eta jatetxeei eragiten die eta hauek, epe laburreko apostua, gure herrialdea helmuga turistiko izatera eraman izan diona ahaztuz, edo arrakasta horren oinarrira fidel mantentzearen artean aukeratu behar dute.

Gure instituzio eta gizarteak erronka garrantzitsua dute aurretik; gure herrialdea esentzia alde batera utzi gabe turistak erakartzeko gai den kalitatezko helmuga turistiko batetan bihurtzea. Eta zintzoak izanik, gure publikoa erosahalmen altukoa izatea bilatu behar dugu.

 

Airbnb – 2019/10/9 – AEB

20 for 2020: Airbnb Reveals the 20 Destinations to Visit Next Year

Looking ahead to travel planning for next year, we’re forecasting growing interest in lesser known and eco-conscious cities and countries across the world based on Airbnb booking data*.

(Jarraitu) (Itzultzaile automatikoa)

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.