Itzultzailea: Leire Madariaga

The Guardianek, Rupert Jonesek sinatutako artikulu batek kontatzen digu, Trades Union Congress-ek (TUC) eginiko txostenaren konklusioaren laburpena eta New Economics Foundation thinktankek eginiko ikerketan oinarrituta dago.

Txostenaren izenburua; «How industrial change can be managed to deliver better jobs» («Aldaketa industriala nola kudeatu daitekeen lan hobeagoak sortzeko») da. Honetan, Ingalaterrako eta Galeseko sindikatuen federazioak, hurrengo mendeetan aurre egingo dioten erronkaren gako batzuk (Munduko ekonomia guztiak bezala) eskeini diote Britainia Handiko autoritateei: karbono emisio gabeko ekonomiara pasatu eta bizimoduak mantendu eta hobetzen diren bitartean, teknologia gehiago erabiltzen duen ekonomia baterako iragatea kudeatu.

Lan hau era arrakastatsuan egitea ez da bat ere errazean, autoritateek eta britaniar gizarteak jarri beharko lukete lehentasunak, helburuak eta eman beharreko pausuak eta ez “Merkatuak

TUCaren txosten honen arabera, Erresuma Batuak aldaketa industrial sakonen kudeaketan historial krudela du era justu batean. Beraz, Erresuma Batuak aurre egin behar dion egoera kritikoa kontuan izanik, formulazio politikoen arduradunek eraldaketa industrialen oinarriko aspektuak ulertzeko neurriak hartu behar dituztela dio, eta era berean, estatuak, enplegatzaileek eta aldaketa honek eragiten duen langile eta komunitateak hau aldatzeko gaitasuna ematen dien tresna eta poltikak definitu.

Erronka garrantzitsua den honi ekarpen moduan, TUC-ek, azken urteotan aldaketa garrantzitsuak bizi izan dituzten Europako hiru lekuren hiru «ikerketa kasu» hausnartzen dituen txostena aurkeztu du: Bilbo, Euskal Herria, Eindhoven Holandan eta Islandia. Honen helburua, hauen arrakasta, akatsak eta esperientzietatik ikastea da, eta ikasitakoa, Erresuma Batuaren testuinguruan aplikatzea.

Txostenak nabarmentzen duenaren arabera (txostena irakurtzean ulertzen da), Euskal Autonomi Erkidegoaren «tamaina txikia» dela eta, Bilbo hiriari buruz hitz egiten denean, egia esan, ikuspegi zabalago bati buruz hitz egiten da eta Euskal Autonomi Erkidegoari buruz hitz egiten da.

Diktaduraren amaierako garai latz hartatik, gaur egun arte euskal gizartearen parte horren jarraitutako bidea hausnartzen da. Nabarmentzen duten gauzen artean, euskal instituzioen lidergo gaitasuna dago, eta era berean, gizarteak babesten ez dituen erabakiak hartzeko gaitasuna. Gizartearen konpromesua eta kontzientzia ere nabarmentzen da, eta aldaketa guzti hauek gizarteari ezkutatu gabe egiteko sindikatu eta kooperatibek izandako rol garrantzitsua. Era berean, euskal gizarteak, ekonomi industriala gako bezala duen gizarte izaten jarraitzearen gaitasuna nabarmentzen du, nahiz eta beste sektore batzuek, aurretik ez zuten garrantzia hartu izan.

Esker-emateetan bilduak daudek euskal instituzioak, ELA eta Bilbao Metrópoli 30 sindikatuak dira.

Ez da lehen aldia beste herrialde batzuetako sindikatuak Euskal Herrira begiratzen dutela. Guk, AEBetatik «Mondragon eredua» begiratzen zuten sindikatuen erreferentziak bildu ditugu; euskal kooperatibo sistema «krisian dagoen mundu baterako» eredu bezala proposatzen zuten artikuluak; edota orain dela 30 urte baino gehiago Galiar kooperatibek beraien ibilbidea hasi zutenean euskal kooperatibeengandik jasotako laguntzaren antzematea.

The Guardianen informazioa, TUC-en txostenare aurkezpena eta txostena bere osotasunean uzten dizuegu.

 

The Guardian – 2019/7/15 – Britainia Handia

UK needs strategy to deal with industrial change – TUC report

The government must come up with a blueprint for dealing with the challenges that automation and the move to a low-carbon economy pose for UK industry, says a report by the TUC.

(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)


Trades Union Congress  -2019/7/15 – Britainia Handia

How industrial change can be managed to deliver better jobs

Moving to a net zero-carbon economy and managing a fair transition to an economy with greater use of technology, whilst maintaining and improving livelihoods, is a major task ahead of the UK government in the coming decades. Whilst the details of an industrial policy to direct this change are important, without a visionary state taking a lead on social dialogue at national and local levels to ensure policies are responsive to the needs, capabilities and cultures of the people and places they will effect, the necessary transformation will fail.

(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)


Txostena bere osotasunean hemen kontsultatu dezakezue

edo hemen ikusi:

Descargar (PDF, Unknown)

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.