Itzultzailea: Leire Madariaga

Rede Globo webgunearen kirol atala, uztailak 26 eta abuztuak 11 artean Liman ospatuko diren Panamerikar Jokoetan antolatzen diren joko bereziak ematen ari da.

Atal honetan, Panameriketako edizio berri honetara sartzen diren kirolak biltzen diren artikuluak argitaratu berri dira. Hauen artean Eusko Pilota. Nahiz eta beste kirol batzuen hedapena izan ez, Joku Olinpikoetako parte izateko historia, ospe eta ikusgarri nahikoa du. Curling, Skeleton edo Boleibol kirolek duten eskubidea bezala.

Hare gehiago, Euskal Pilota, joku olinpiko horietan parte hartzen duten zati garrantzitsu batean, Brasil barne, presentzi esanguratsua duela kontuan badugu.

Hori dela eta da pixka bat etsigarria, balorazioan zuhurrak izateagatik, brasildar askok, informazio honetan akats batzuk daudela irakurtzea.

Lehen akatsa, «Euskal Herrian, Espainian» sortutako kirola dela baieztatzen da. Ez dakigu ze iritzi izango duten frantziar adminitrazioaren pean dauden aberkideek, baina ez zaiela gustatuko imajinatzen dugu.

Ez dakigu nondik atera duten «azken hamarkadan ezagutzera ematen saiatu, baina lortu ez duen». Baina argi dago, hau idatzi duenak, kirol honek munduan zehar duen presentzia eta historiari buruz gutxi dakiela.

Beste akats handia, Euskal Pilota, Joku Olinpikoetan erakusketa bezala bakarrik parte izan dela baieztatzea da, Bartzelonan («espainiar» kirol izateagatik izan dela iradokituz). Hau akats bat dela jakitea ez da zaila. Wikipedia ikusita nahikoa da.

Bertan, 1900 urtean Euskal Pilota kirol olinpikoa izan zela irakur daiteke, eta era berean, 1924eko Joku Olinpikoetako erakusketa kirola, Mexikon 1968n eta Bartzelonan 1992an.

Ezjakintasuna ez da arrazoi bat behintzat egiarekin bat etortzeko. Eta hare gutxiago, minutu gutxitan «sarean» kontsultatu dezakegun garai honetan. Honek zer esan nahi duen? Ezjakintasunarekin batera, irakurle eta Egiarenganako errespetu falta handia dagoela.

Euskal Pilotaren Historia, garrantzi eta hedapenari buruz pixka bat gehiago ezagutzeko, artikulu ezberdinak aurkituko dituzu gure blogean. Eta Internet zehar, informazio asko.

Globo – 2019/7/23 – Brasil

Pelota basca, raquetebol, stand up paddle…: os esportes que estão no Pan e você talvez não saiba

Aquelas suas manhãs na praia em cima de uma prancha de stand up paddle podem render bem mais que uma foto nas redes sociais. Isso porque o esporte, queridinho dos brasileiros praianos e de turistas, é uma das atrações dos Jogos Pan-Americanos de Lima, que começam nesta sexta-feira.

(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)

Jai Alai de La Habana en 1904 (de la web Conexión cubana)
Habanako Jai Alai 1904ean (Kubatar konexioko webgunetik). 1901ean ireki zen eta Munduan Euskal Pilotaren proiekzioaren adierazpen argi bat da

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.