Itzultzailea: Leire Madariaga

Askotan adierazten dugun bezala, futbola ez da gure gai gustukoena. Normalean, interesatzen zaizkigun gaiekin lotuta dagoenean aipatzen dugu, euskaldunok munduan dugun gaiekin edota “euskaldun izatea” kontzeptua biltzen duen gai garrantzitsuarekin.

Guk, adibidez, energiaz babestu dugu Iñaki Williams, eskubide osoarekin gure Aberriaren parte izatea. Guretzat, norbaitek futbol talde batean jokatzea edo ez, ez delako garrantzitsua, baina bai, euskaldun izatea. Eta azken finean, hori zen ezkutuko eztabaida Athleticen jokatu ahal zuen edo ez eztabaidatzen zenean.

Gai horrek bai interesatzen digu, eta era berean arduratu ere. Batzuek “euskal karneta” banatzeko edo ez duten erraztasunak hain zuzen, eta nola ez, eztabaigarriak diren kriterioekin. Gure blogeko erreflexio-giltza den artikulu batean idazten genuen honi buruz orain dela denboratxo bat.

Gaurkoan, eztabaida “berri” baten aurrean aurkitzen gara: Alemanian jaiotako eusko-ondorengo baten Athleticen joka dezake? Alemanian jaiotako eusko-ondorengo bat euskaldun izendatu daiteke? Williamsen kasuan bezala, hori bait da Bibiane Schulze-Solano jokalariaren kasua. Alemanian jaio zen eta euskaldun baten ondorengoa da, eta antza, horrek “Athletic eredua” apur dezake.

Talde honetan, euskaldunak diren edo gure herrialdean jokalari bezala hezi diren jokalariak bakarrik joka dezaketela adierazten duen “idatzi gabeko legea” dago. “Idatzi gabeko lege” guztiak bezala, aldaketa sozial eta denboraren igarotzera moldatzen joan da.

Ez gara Athletic taldeko bazkideak, eta era berean ez dugu uste talde honetan onartzea izateak edo ez, euskaldun izatearekin bat etortzen denik. Baina botatzen dugun galdera erantzuten erreza da. Ez da dagoeneko, euskaldun jokalariak bakarrik hartzen dituen talde batek, munduan zehar dauden euskaldunak hartzeko garaia?

Gure ustetan, logikoa da Amerikara erbesteratu joan behar izan zen euskaldun baten hiloba euskaldun kontsideratzea, eta hori dela eta, euskaldunak bakarrik onartzen dituen talde baten koloreak babes ditzake.

Hasieran adierazten genuen bezala, ez gara ez futbol zaleak, eta ez gara gai honi buruzko epai bat emateko egokienak. Baina gure ustetan, euskal jatorria duen norbaitek eta taldearekiko lotura erakutsi dezakeen norbaitek taldeak jokatu ahal izatea arrazoizkoa iruditzen zaigu.

 

El Intransigente  – 2019/7/1  – Argentina

Escándalo en el Athletic Bilbao por la contratación de una futbolista alemana

Euskal etxeko lehendakariak Bibiane Schulze-Solano sartzea defendatu zuen eta bere iritsiera espainiar castaren tradizioarekin bat dator.

(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.