Itzultzailea: Leire Madariaga

La Estrella de Panamá egunkariak, Lehendakari Agirren frankisten eta nazien eskuetatik ihes egin eta Ameriketara heltzera lagundu zion Germán Gil Guardia Jaén kontsula gogoratzen du artikulu batean. Totalitarismotik ihes egin zuen milaka eta milaka euskaldunentzat babesleku bihurtu zen kontintentea.

Artikulua Mónica Guardiak sinatzen du, garai batean beste gizon on bat salbatzeko helburuarekin bere burua arriskuan jarri zuen gizon on baten hiloba. Beti adierazten dugun bezala, gerrate edota gatazka garaiek, pertsonen alde hoberena eta txarrena ateratzen dute.

Jose Antonio Agirre disfrazado de José Andrés Álvarez de la Lastra, ciudadano panameño, para huir de los nazis
Jose Antonio Agirre José Andrés Álvarez de la Lastra bezala mozorrotua, panamar hiritarra, naziengatik ihes egiteko

Gure Lehendakariak, frankistek eta naziek okupatu zuten bere aberritik Mundu Berriko kostara arte ihes egiterakoan, hainbat pertsona on aurkitu zituen. Bertan, zen bezala jasoa izan zen, «mundua jan» nahi zuen munstroari aurre egin zion gobernuaren presidentea. Munduak ezberdinen arteko gatazka hau berari ez zitzailea heldu pentsatzen (nahi) zutenean gertaturikoa. Euskal eta espainiar errepublikar horiek borroka, guztiei helduko zitzaien gatazkaren lehen kapitulua zela konturatu gabe; mundua aldatuko zuena eta mundu osoko miloika eta miloika familien bizitza suntsituko zuena.

Konprometitutako pertsonen artean, Germán Gil Guardia zegoen. Gatazka horretan, jarraituak ziren horiei laguntzeko tresna guztiak erabili zituzten pertsonak egon ziren. Eta kasu horietan, gatazkatik kanpo zegoen herrialdearen pasaporte izatea, biziraupenerako tresna garrantzitsua zen. Zehatz eta mehatz, Agirrek Guardiaren eskutik jaso zuena. Gainera, argi dago, urteetan zehar zabaldu zen adiskidetasunaz gain.

Kontakizun hau irakurtzeak merezi du, bereziki urte ikaragarri horietan gertatutakoa erlatibizatu edo izkutatu nahi den garai honetan. Honetaz gain, herri bezala dugun historian, trukean ezer espero ez zuten eta solidaritateagatik asko egin zuten eta egiten duten «euskaldunen lagun» asko daudela gogoratzeko.

Hemetik, beti kexatzen gara euskaldunok keinu hauek gutxi aintzatesten ditugula. Eskertuak gara, baina ez dugu argi eta garbi eta publikoki transmititzen. Hau ez da kasua. Orain dela gutxi, Eusko Jaurlaritzak Panamara eginiko bisitan, Guardia Jaén kontsula gogoratu zuen, bere semea Laurencio Guardia bitartez, zeinek Lehendakaria ere ezagutu zuen.

Amerika, euskaldun askorentzat esperantza herrialde izatea posible egin zuten guztiak eskertu eta gogoratu behar ditugu. Eta era berean, totalitarismoaren aurkako borroka garaian laguntzera konprometitu zirenak.

 

La Estrella de Panamá – 2019/6/9 – Panama

Panamá en el árbol de Gernika; la historia de una amistad

Uno era cónsul panameño en la Alemania de la II Guerra Mundial. El otro, el primer lehendakari del País Vasco. Los unió una historia llena de peligros e intrigas, digna de una película o de una novela policíaca. De hecho, fue el tema del último gran trabajo de la novelista panameño nicaragüense Gloria Guardia, En el corazón de la noche , publicado en 2014.

(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa )

Gobierno Vasco – 2019/5/28 – Euskadi

Homenaje a Germán Gil Guardia Jaén

El consejero de Cultura y Política Lingüística, Bingen Zupiria, ha partido esta mañana a Panamá con el objetivo de asistir y apoyar a la Euskal Selekzioa en el encuentro que disputará mañana contra la selección centroamericana. Al margen del plano deportivo, el consejero se reunirá con representantes políticos y participará en el homenaje que el Gobierno Vasco ofrecerá a Germán Gil Guardia Jaén, cónsul que ayudó al Lehendakari Agirre a partir de Europa a América tras la Guerra Civil. El director de Actividad Física y Deporte del Gobierno Vasco, Jon Redondo, acompaña al consejero Zupiria en este viaje.

(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.