Itzultzailea: Leire Madariaga

Gaur, otsailak 14, «maite direnen eguna», The Economist egunkariak, bai paper eta baita digital edizioan, benetazko maitasun historio bati buruz informatu die bere irakurleei. Benetazko maitasun historioa.

Bertsolaritzari buruz jarduten da, azken urteetan honek izandako garapena eta Euskararen berreskurapenean honek izandako rola. Baina bereziki, herri batek bere hizkuntzarenganako maitasunari buruz hitz egiten ditu, bere Izaeraren oinarrizko elementu bezala eta hizkuntza berreskuratzeko duen indarrari buruz.

Gu «begiratzen» gaituztenek, nahiz eta maitasunez egin, herrialde bezala definitzeko duten zailtasunak ere aurki ditzazkegu artikuluan. Eta hiru errealitate adiministratibo eta bi estaturen menpe dagoen nazio izateak, ondorio hauek ditu. Era berean, Euskal Autonomi Elkartea eta Euskal Herria nahasteak, edota Nafarroako Foru Aldundia eta Nafarroa.

Baina guri buruz urrunetik idazten dutenen zehaztugabetasunen «errua» ez dute egin dutenek. Gure egoeraren errua izateaz gain, hurbileko komunikabide eta instituzioek gure errealitatea definitzerakoan erabiltzen dituzten terminoen erabilera txarraren ondorioa da. «Erabilera txar» honek batzuetan gu banatzeko borondate eta helburua dute eta ondorioz, errealitate ezberdinetan bihurtu, eta beste batzuetan, ezjakintasuna adierazten du, edota inposatu gaituzten errealitate batean bizitzeko moldaketa.

Beste alde batetik, nahiz esaldia askotan irakurri izan, ez dugu ulertzen «euskal nazionalismoak xehetasun ilun eta baztertzaileak ditu» esaldiarekin zer adierazi nahi izan den. Britaniarrak Europar Batasunetik irtetzera daramatzaten ideiak gidatzen dituzten «xehetasun ilun eta baztertzaile» gutxiago ditu, edota euskaldunak edo katalanak (egunkarietan gaur egun agertzen den zerbait aipatzearren) inposatutako errealitate batean parte hartzera daramatzaten ideiak baino.

Baina artikuluaren edukira bueltatuz. Gure nazioarentzat, eta ez «eskualde», ona da eta aldi berean berri handia da, The Economis bezalako medio batetan, euskal kulturan pisu handia duen eta magiaz beteriko elementu bati buruz hitz egitea, bertsolaritzari buruz hain zuzen ere.

Gure irakurleei artikulua uzten diegu (irakurtzeko harpidetuta egon behar da, dohainik da eta daturen bat uzteak ez duela inolako eragozpenik eragiten ziurtatu diezazuekegu) eta Maialen Lujanbio, artikuluaren protagonistetako batek, Euskal Herriko Bertsolaritza Lehiaketan txapeldun bezala onartzen den bideoa ere.

The Economist – 2019/2/14 – Britainia Handia

Poetry slams are helping to revitalise the Basque language

Before an audience of 500 people on the outskirts of Pamplona, Maialen Lujanbio, the reigning champion of bertsolaritza, the Basque oral tradition of improvised song, steps up to the microphone. She stands in silence, thinking.

(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.