Itzultzailea: Leire Madariaga

Izenburu hau darama Limako Arantzazu Euzko Etxetik, sare sozialetan zehar zabaldu den bideoa. Honetan Arana ta Goiri’taŕ Sabin pertsona gogoratzen da, gure Nazioaren pertsonai garrantzitsuenetako bat. Igande honetan, azaroak 25ean, 38 urterekin honen heriotza dataren urteurrena delako egiten da.

Bideo honetan, politiko honek gure Herrialdeari eginiko ekarpen garrantzitsuak biltzen dira. Ekarpen garrantzi eta beharrezkoak, ezin dugulako ahaztu Sabino Arana, Euskal Nazioaren sormena martxan jarri zuen pertsona izan zela.

Oso interesgarria dirudi bideo hau diasporako euskaldunen eskutik heltzea. Ikusi bezain pronto, euskal nazioa defendatzen duen ideia hau, Atlantikoaren beste aldean bizi ziren euskaldunen artean finkatu zen indarra eta lastertasunaz konturatu gara.

Egia da arrazoi ugari zeudela honetarako, eta bideoan gogorarazten den bezala, sortu berri zen «espainiar Nazioak» Foruak kentzeko bidegabekeria, ez zen «bigarren mailako arrazoia».

Gainera, Amerikako euskaldunek, aurretik, beraien lurraldean modu natural batean ezkutatuta geratzen zen zerbait deskubritu zuten: jatorrizko lurraldea kontuan izan gabe, komunitate nazional berdin baten partaide izatea.

Estatuen eraginetik eta euskaldunak administratiboki banatzen zituzten (eta duten) estrukturen eraginetik aske, lotzen zituzten arrazoiak, banatzen zituztenak baino ugariagoak zirela konturatu ziren. Iberoamerikan modu finkoan geratu ziren lehen euskaldunek hauteman zuten bezala, 1612an Limako Arantzazuko Amaren Anaidiaren sorkuntzak adierazten duen bezala, Erregeordetzaren hiriburuan zeuden «euskal Nazioaren seme-alabak» hartzen zituena, hau da, arabarrak, bizkaitarrak, gipuzkoarrak eta nafartarrak.

Articulo en Irrintzi sobre el homenaje a Sabino Arana en 1907
1907an Sabino Aranari eginiko omenaldiari buruzko Irrintziko artikulua

Baina harrigarria dirudi, 1907an, Sabino Aranaren heriotza eta lau urte beranduago, Buenos Aireseko Laurak Batek, Sabino Aranaren omenez Sukarrietako Hilerrian ospatu zen ekitaldira bialduko du bere presidentea, buenosairestar euskal zentru honetako Zuzendaritza Batzordearen agindu batekin, “irakaslearen hilobian koro bat jartzea”.

Ekintza honetan, gure blogean dagoeneko bildu genuen bezala, Laurak Bateko presidenteak, era aktibo batean parte hartu zuen aberkoi eta «Irakasleari» errespetuz beteriko hitzaldiarekin. Argentinako Euskal Komunitatean eta aipatu dugun artikuluan bildutako hiltzaldia.

Arana ta Goiri’tar Sabin bezalako pertsonai historiko batek euskal abertzale guztiengan izan beharreko irudia gogorarazteko diasporako euskaldunek zabaltzen duten mezua, eta gainera nabarmendutako data honetan, asko gustatu zaigu.

Bere izena daraman Fundazioak, bere jaiotzaren 150 urteurrenaren arrazoiagatik webgune interesgarria argitaratu zuen. Honetan, informazio, dokumentazio eta irudi asko aurki ditzakezue. Informazio guztiaren artean, gure Nazioaren sinbolo garrantzitsuak azaltzen dira. Beraz, irakurmen oso interesgarria da.

Guk gure aportazio txikiekin partekatzen dugu.

Last Updated on Aza 22, 2021 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.