Itzultzailea: Leire Madariaga

Bai, 10 urte eta ia hilabete bat. Zigor bezala iruditzen da, baina egia esan 10 urte bikain izan dira eta asko ikasi dugu blog honi eta gure irakurleei esker.

Beti adierazten dugu About Basque Country hasieran “guadiana” bezala izan zela. Bultzadengatik idazten zen eta gero denbora luzean ez zen ezer idazten. Hori dela eta ematen dugu 2010aren urria gure blogaren hasiera data bezala. Momentu horretan jarri genituen martxan “sare soziala”k eta ekintza iraunkorra mantentzera konprometitu ginen. Gaur egun arte mantendu izan dugun konpromesua.

Baina ez dugu urteurren hau inolako ospakizunik gabe pasatzen utzi. Proiektu bikain honetan amaituko zen erabakia nola hartu genuen gogoratzen dugu. Munduan zehar dauden pertsonekin kontaktua eta erlazioa mantentzera eramaten digun proiektua eta hilero hamarmilaka pertsonek gure bloga irakurtzera eramaten dituenak.

Orain dela 10 urte eta ia hilabete bat, gaur egun errubrikatzen jarraitzen dugun textua idazten genuen. Asko ikasi dugu eta 2008ko martxoak 27 ostegun hartako 20:24etan, gu geu gidatzen gintuen helburuak laburbiltzen zituen edota munduan zehar guri buruz ematen zen irudi distortsionatuari buruzko ideiari buruz idatzi genuen lehen posta idatzi genuen momentuan imajinatu ezin genituen gauza asko deskubritu ditugu.

Egun hartan, euskaldunok munduan zehar duten eraginari buruz idazten genuen. Gaur, 10 urte beranduago, ez da sentsazio bat bakarrik, guretzat, bide honek, euskaldunok, herri txiki honek munduan zehar utzitako aztarna eta eraginaz konturatzeko balio izan digu. Baina hare gehiago, ibilbide honek, herri honek aldatzera eta eboluzionatzera ezetza esan gabe bere arima mantendu eta bizirauteko gaitasunaz konturatu gara eta harro gaude. Era berean, besoak zabalik hartu izan ditu honetan parte hartu izan nahi dutenei, gure nazioaren parte izan nahi dutenei. Erresilientzia eta moldatze mirari hau, jatorrizko herrialdean eta baita euskaldunak kokatu izan diren planetako txokoetan lortu izan da.

Esker-emate berezi birekin amaituko dugu.

Lehenengoa John Bopp eta Leire Madariagari, gure itzultzaile bolondresak. Hauen esfortsuarekin euskaldunagoa eta globalagoa izatea lortu dugu. Hauen lana, handia, ezinbestekoa bihurtu ga.

Azkenik, esker-emate garrantzitsuenak: gure irakurleei.

 

Gurekin zaudeten guztiei, orain dela askotik edota orain dela gutxitik. Eskerrik asko. About Basque Country blogaren motor garrantzitsua zarete.

About Basque Country – 2008/3/27 – Euskadi

Munduak eskaldunei buruz idazten du

Herrialde txiki honetaz gauza gutxik deitzen dute atentzioa bere proiekzioak bezala. Historian jarraitasun honek eraman du komunitate txiki eta lurralde txiro batean kokatuak (burdin erauzketaren lekuak ezik) eragin handia eta herriak edo zenbakiek adierazten zuten presentzi logikoa baino handiagoa izateak.

(Jarraitu)

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.