Gaur, instituzio bati laguntza ematen jarraitzeko konpromesua erakusten duen deklarazio instituzional bat sinatu dute Herrialdearen historian sustrai sakonak dituzten lau euskal instituziok,  Eusko Ikaskuntza, bere lehen ehun urtean ospatzen dituela.

Oñatin 1918ko irailean ospatutako Euskal Ikaskuntzen Kongresua antolatu zuten Euskal Herri penintsularreko lau Diputazioek. Honetara «Herrialdearen izaeraren konponketarako eta kulturaren intentsifikazioa helburu hori lortzeko nahitaezko baldintza bezala». Topaketa historiko hortatik Eusko Ikaskuntza – Eusko Ikaskuntzen Elkartea sortu zen.

Ia ehun urte beranduago, gure Herrialdearen izaera, taldeko, zientziaren eta kulturaren garapena babesteko tresna/protagonistaren mendeurrena gogorarazteko lehen ekintzak egin dira

Instituzio horien ondorengo naturalek: hiru Foru-Aldundi, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoakoa eta Nafarroako Foru Erkidegoak, konpromesu hori berrizten duen Deklarazio Instituzionala sinatu dute.

Gu, interes handiz jarraitzen dugun ospakizun honetara gehitu nahi gara. Eusko Ikaskuntza, Euskaltzaindiarekin batera, gure herrialdean zehar antzematen diren bi instituzio bakarrak dira. Bai alde penintsularrean eta kontinentalean.

Era berean guk egiten dugunarentzako erabilgarriak diren proiektu konkretu biri eskerrak emateko aprobetxatzen dugu sarrera hau: Euskonews eta Auñamendi Entziklopedia. Kontsulta eta informazio tresna hauek altxor hutsak dira euskaldunen rola munduan lehentasunezkoa den garaian.

Eusko Ikaskuntza – 2018/3/14 – Euskadi

FORU ALDUNDIAK ETA NAFARROAKO GOBERNUAK EUSKO IKASKUNTZAREN MENDAURREAN BERAREKIKO KONPROMESUA BERRIZTU DUTE

Lau instituzio sortzaileen errepresentazioan, Bizkaiko Diputatu Generalek, Unai Rementeria, Arabako Ramiro Gonzalez, eta Gipuzkoako Markel Olano, Anal Ollorekin batera, Nafarroako Gobernu Instituzionaleko eta Giza Erlazioetako Kontseilariak, Deklarazio Instituzionala irakurri eta sinatu dute.

(Jarraitu)

Deklarazio Instituzionalaren PDFa (Euskaraz, gazteleraz eta frantzesez)

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.