Itzultzailea: Leire Madariaga

Unai Aranzadi en Gaza con miembros del Frente popular para la liberación de PalestinaUnai Aranzadieuskal jatorridun Elsa Artadiri buruzko artikulu honen autorea, gerrako erreportaria, ikerketa kazetaria, eta dokumentalen sortzailea. 20 urterekin Gazako erreportari bezala hasi zuen bere profesional ibilbidea, Palestinako askatasunaretzat Frente Popularraren kideekin argazki hau ateratako lekuan. Pertsona honen ibilbidea gehiago ezagutu nahi duenak Vice webgunean dagoen artikuluaren irakurketa gomendatzen diogu.

Unai Aranzadik gure blogarekin kolaboratzen du berriz, faszismoari aurre egitera konprometitu zen euskaldunetariko baten historia, Kataluniako Generalitateko President berria izateko aukera handiak dituen gazte profesional eta katalan politiko baten historia erlazionatuz.

Textu hau bidali digun momentuan bi ideia bururatu zaizkigu.

Lehena, Lehendakari Aguirre eta Companys Presidentearen konpromesua, faszismoaren kontra borrokatzeko, euskal eta kataluniar nazioen ordezkari goren bezala. Ziur gaude, pozik jarriko zirela gudari baten birbiloba Generalitatearen President izan daitekeela jakitean, aparteko egoera eta kataluniar insituzioenganako errespetu eta demokraziaren normalitatetik urrun.

Bigarrena, Gernikako Arbola eta euskal Askatasuna errekuperatzearekin amesten zuten eta duten pertsonentzat himno bihurtu ziren Iparragirreren bertsoak; Gernikako Arbola

Eman ta zabal zazu
munduan frutua

Artadi euskal abizenak, Quercus ilex zuhaitzez osaturiko basoa da, Gernikako Arbola de Quercus robur espeziearen lehengusu propioa. Artadi lekuko abizen propioa da, Mundaka (Urdaibai) kokatuta dagoen eskualdeko mendiak bereziak eta bakarrak direlako artadi kantabrikoez osatuta daudelako. Ingurune hori Kanala, Katilotxu, San Pedro Etxarre, Ogoño, etb. artadi mardulak dira, zerbait arraroa Euskal Kostan.


Elsa Artadiren birraiton gudaria

Unai Aranzadiren artikulu bat

Elsa Artadi Vila, espainiar komunikabideek Carles Puigdemonten Kataluniar Generalitateko buru izateko ordezkari bezala ikusten duten Junts per Catalunyako diputatuak, amaren aldetik euskal jatorria du (orain arte Vila Artadi idazten zituen abizenak lekuz aldatu ditu).

Mundaka bizkaitan herrikoak, Vicente Artadi Bilbaok eta Beatriz Ormaetxea Gerrikaetxebarriak osatutako ezkontzak 11 seme-alaba izan zituzten eta horietako batzuk Katalunyara joan ziren. Julian Artadi Ormaechea, merkataritza-ontzidiaren kapitaina eta Elsaren aitona. Vicente Artadi Bilbaok, Elsaren birraitonak, espainiako gerra zibilean Euzkadi ontzidi osagarriaren kapitain bezala, hainbat lekukok eta kronistek heroi bezala adierazitako rola izan zuen. *

Vicente Artadi Bilbaoren fitxa
Vicente Artadi Bilbaoren fitxa

Mundakar marinelak mendeetan zehar bereizi izan dituzten ausardiarekin, Gipuzkoako hustuketan lagundu zuten, Bizkaia eta Frantziaren artean errefuxiatuak eramanez hainbat bidai eginez, meatzeak dragatuz eta Euzkadiko Gobernuarentzat materialak eramanez.

Ezberdintasunak zeuden liskarrean eta erabilera zibila zuten Trintxerpe edo Mourisca bezalako itsasontziekin, 62 urteko bolondres honek, faszistek euskal kosta inguratu nahi zuten Almirante Cervera, Velasco edo Canarias itsasontzi eta suntsitzaile handien mehatxuak behin eta berriz saihestu zituen.

Euskadin gerratea galduta, Artadi Ormaetxea senar-emaztea, penintsulara bueltatzeko aukera izan arte Frantzian errefuxiatu ziren.


*Donostiako Ontzi Museoak argitaratutako Juan Pardo San Gilen ”Euzkadiko Gudontzidia. La Marina de Guerra Auxiliar de Euzkadi (1936-39)” liburuan bildutako Artadi Bilbao kapitainaren deskribapena:

Vicente Artadi Bilbao mundakarra zen, eta EAEko militantea. Gudontzidian 62 urte zituela sartu zen, eta, horrela, bertako gizonik adinekoena izan zen. Kapitain zelarik, Trintxerpe izan zuen lehenik agindupean. Harekin, Gipuzkoako ebakuazioan hartu zuen parte eta Bilbo eta Baiona arteko irrati bidezko lehen lotura lanak egin zituen. 1937ko urtarrilean, Mourisca/D-4ren dragaminako agindua hartu zuen, pertsonak, gutunak eta materialak eramaten ere ibili zena Bilbo eta Baiona artean. 1938 urteko amaiera aldera arte jarraitu zuen, ontzia Industria Sailaren ardurapean egon zenean ere. Frantzian geratu zen erbesteratuta, gerra amaitu zenean

Marinel bezala izandako lehen pausuak, Bilbo eta Filipinen arteko ibilbidea egiten zuten azken belaontzietako grumete bezala izan ziren.


Izan zirelako gara eta garelako izango dira

Vicente Artadi buru izan zen Mourisca D-4 minaketariaren argazkia. (Argazkia:Gipuzkoakultura)
Vicente Artadi buru izan zen Mourisca D-4 minaketariaren argazkia(Argazkia: Gipuzkoakultura)

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.