Itzultzailea: Leire Madariaga

Urtearen hasierarekin, Argentinan, Nazioko Artxibo Nagusiak, berri labur zinematografiko bat partekatu du, pelikula baino lehen ikusten genituen horietakoa, non Mar del Platan gertatzen den Euskal Festa bat kontatzen den.

Auñamendi Entziklopediak gogorarazten digun bezala, Buenos Aires probintziako kostako hiri horretan, Denak Bat Euskal Zentrua sortu zen 1943an. Herrialde haren alde hartan bizi ziren euskaldunak antolatzeko, eta baita diktadura frankistatik ihesi zihoazen euskaldun erbesteratuak hartzeko.

Harrigarria da, alde hartara heldu ziren euskal erbesteratuen antolatze gaitasuna. Dagoeneko zeuden zentruak indartu ziren eta berriak ere sortu zituzten hainbat lekutan, Mar del Platan bezala.

Nazioko Artxibo Nagusiak partekatu duen filmean, antolakuntza eta aberriarekin lotura mantentzeko borondatea ikus daitezkeen euskal festa baten laburpena ikusten da. Mar del Platan ospatzen zen Euskal Festaren 6.astea zen, non, edozein adineko ehundaka euskaldun, gure nazioko txoko guztietakoak, euskal folklorea disfrutatuz Ikurriñaren atzetik argentinar kaleak zeharkatzen ikus ditzakegu.

Bi gauza gogorarazi nahi ditugu:

Lehena, guk dugun sinismena da eta ahal dugunean errepikatzen duguna: Euskaldunen Herria, euskaldunak dauden lekua da. Munduko edozein txokotan ikus daitekeen bezala, eta Argentina eredu eta erreferente bat da.

Bestea, munduan zehar dauden euskaldun horiek, historian zehar izandako eta duten garrantzia gogoraraztea da. Euskaletxeak.net, artxibo digital bikaina eskeintzen digu, 30.000 irudi antolatu eta digitalizatuekin, non guzti honen handitasuna, garrantzia eta balorea ulertzera lagun diezaguken.

 

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.