Itzultzailea: Leire Madariaga

Askotan ikusi ditugu paisai liluragarriak pelikula edota iragarpenetan, eta “hor egotea gustatuko litzaidake” pentsaraztera eramaten digute. Magiko bezala adierazten ditugun lekuak. Urrun daudela edo helduezinak direla iruditzen zaizkigu. Baina hau beti ez dela hórrela erakusten duen zerbait dakargu gaurkoan.

Hilabete honetan Volvo Cars-ek eginiko iragarpen ezberdinak ezagutzen ari gara, non bere XC60 berria erakusten dturen, lehen momentutik, asko gustatu zitzaigun kotxea. Baina ez dugu Volvoren modeluari buruz hitz egingo, hemen ez dugulako kotxeei buruz hitz egiten.

Iragarpen hauek grabatutako lekuei buruz hitz egingo dugu: Euskal Herria. Gure paisaiak liluragarriak direla erakusten diguten irudiak.

Volvo XC60aren iragarpena Euskadin
Volvo XC60aren iragarpena Euskadin

Historia “Pittsburgh eta Bilbo, distantzia ate bat” ere izendatu daiteke. Aktore bat, bere papera dela eta hotelean arduratsu agertzen da, hotel hau New York, Chicago edo Pittburghean egon liteke. Guk, hirugarrena dela esango genuke, Bilborekin duen loturagatik, anaitze bat bilduz.

Gure protagonista, larrituta dago, irtetzeko nahia sentitzen du. Hoteleko sarrerara jaisten da, kalera irten eta bapatean San Mames estadioaren alboan dago, non Volvo XC60 batean igotzen da.

Hortik Aurrera, Bilbo, Euskalduna Zubia, mendi errepideak, eta bestelako txokoetan zehar eramaten gaituzte. Otxandio, Dima, eta Gorbea aldean batez ere. Villareal iztinga ere ikusten dela ere iruditu zaigu.

Spota, Euskal kosta erakutsi ondoren, Uribitarte Aldatzetatik, Bilbao Exhibition Center-ean sartzen amaitzen da (zinearen miraría, errealitatean kilometro batzuk banatzen dituzte eta. Datu interesgarri bat, Volvoaren barruan doan soinua, Ellinor Olovsdotter (Elliphant bezala ezaguna) suediar abeslearen kanta da, eta Where is Home (Etxea non dago) izenburua du. Gure herrialdea aurkezteko abesti eta izenburu bikaina.

Iragarpena, edo iragarpen bilduma, Jérôme Salle frantziar zuzendariak gidatu ditu. Jacques-Yves Cousteau-ren bizitza biltzen duen ‘L’Odyssée’ pelikularen zuzendaria, Donostiko azken zinemaldia sarratu zuen pelikula.

Bideo printzipal bat ere badago, hemen partekatzen duguna, eta Volvo modelo honen webgunean agertzen diren beste batzuk ere (partekatzen ditugunak ere). Gure paisaiak disfrutatzeko edota bideoan biltzen direnen txokoetatik zeintzun ezagutzen ditugun asmatzera ere “joka” dezakegu. Hainbat pelikura, dokumental, iragarpen eta kortometraiekin joka genezakeen jokoa. Adbidez, 2016an, Euskal Herrian 200 grabazio baino gehiago egin dira.

Volvo XC60 webgunearen iragarpenaren beste bertsio batzuk

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.