Itzultzailea: Leire Madariaga

Appen australiar enpresaren kolaboratzaileen mezu bat jaso dugu, hauek Euskaraz duten ahots antzemate sistema hobetzeko proiektuan kolaboratu nahi duten euskaldunentzat.

Ikus dezakezuenez 18 australiar dólar eskeintzen dute, antza denez ordu bateko lana denagatik. Gainera, adierazten dutenez, kolaborazioa denboran luzatu daiteke.

Sarean enpresa honen “seriotasuna” aztertu dugu pixka bat, eta antza denez, enpresa, eta eskaintza, fidagarria da.

Norbaitek zalantzarik izatekotan: gu eskaintzaren emaile hutsak gara. Hori dela eta, parte hartzea edo ez erabakitzea norberaren ardura da. Edonolako kexarik izatekotan, enpresara zuzendu beharko zinateke eta ez guregana.

Laburbilduz, munduan zehar Euskararen zabalketan, emanaldian eta presentzian parte hartzeko modu interesgarria iruditu zaigu eta hori dela eta partekatzen dugu hemen. Norbaitek proiektuan parte hartzen badu, esperientzia jakitea gustatuko litzaiguke.

Mezua jaso dugun bezala partekatzen dugu zuekin:

Lagundu gaitzakezuen jakin nahi dugu.

Gure enpresa aplikazioentzat ahots antzemate programen hobekuntzan ari da lanean eta proiektu honetan parte hartu nahi luketeen euskal hiztunak bilatzen ari gara.

Lekua: Online

Proiektuaren deskribapena:

– Zuen ahotsa 600 sarrera irakurtzen grabatzen egongo zarete, linean ahotsa grabatzeko aplikazio batetan.

– Grabazioa PC/Mac edo Android gailu batetatik egin daiteke (iPhone/iPad ez dute balio)

Ordu bat eramango dizu grabazioa egitea.

– Lana egitekotan, 2 aste barruan 18 australiar dólar ordainduko genizueke.

Baldintzak:

 – Jaioterriz euskal hiztuna izatea

Zu edo zure lagunetariko bat jaioterriz euskal hiztuna balitz eta proiektu honetan parte hartzea gustatuko balitzaizue, hemen inskribatu mesedez:

https://appen.formstack.com/forms/eoi_euesq317

Honetan erregistratu ondoren proiektuaren jarraipen zehatzak bialduko dizkizugu.

Appen freelanceak bilatzen ari da beti bere itzulpen, transkripzio, datu bilketa eta oharpen taldeetarako. Proiektu honetan parte hartzeak, gure datu basean sartzera eramango dizu, hortaz, etorkizuneko proiektuetan sartzeko aukera ere.

Eskerrik asko!

 

anuncio-productos-basque-728x85-2