Itzultzailea: Leire Madariaga

Gaur goizeko 7etan, gure harpidedunek blog honetako berriak beraien korreo elektronikoak jasotzen dutenean, BBC webguneak, Euskarari buruzko artikulu zabal eta bikainarekin harritu gaitu.

Anna Bitongek sinatutako artikulua, kuriosoki “Bidai” arloan bildua izan dena eta ez “Kultura” atalean. Argi dago, artikulu hau munduan zehar irakurri eta gero, irakurleek hizkuntzarekiko interes eta maitasuna sentituko dute eta baita gizon-emakume guztien ondarea mendeetan zehar mantentzeko gai izan den herriarekiko.

Artikuluaren hasieran, Euskadira heltzean gertatzen diren aldaketen deskribapena irakurtzean, John Adamsek, EEBBetako Aita Fundatzaileetako batek eta herrialde hartako Bigarren Presidenteak, Orduñan zehar 1779an EEBBetako Independentzia Gerratik, lagun zen korte frantzesera egindako bidai istriputsuan egindako deskribapena gogoratzen dugu.

Ziurrenik Euskara, artikuluan biltzen den bezala, azken glaziazioan euskal-kantabriar babeslekuan bizi izan ziren haitzuloetako biztanleen hizkuntzaren ondorengo zuzena da, glaziazio hori amaitu eta Europako lehen kolonizatzaileek hitz egin zuten hizkuntza bezala. Zientifikoki probatua dagoena, biztanle horien eta euskladunen arteko erlazio zuzena da. Gai hauetan interesatuta daudenentzat, informazio pila bildu dugu gure blogean.

Ezin diogu inolako trabarik jarri artikulu honi, autoreari eskerrak eman nahi diogu, munduan zehar hizkuntza honen nondik norakoak kontatzean erabilitako interes eta maitasunagatik.

Baina askotan gertatzen zaigun bezala, gauza batzuk ezberdinak izatea gustatuko zitzaigukeen. Bereziki, Euskara edo euskaldunen eta biolentzia edo ETAren arteko erlazioa. Zoritxarrez, gauzak den bezala direla eta oraindik urte askotan jasan behar izango dugu euskalduna den guztia terrorismoarekin erlazionatzea.

Beraz, eskerrik asko Anna Bitong lan bikain honengatik eta gure naziotik, euskaldunetik askotan etortzea espero dugu, deskubritzeko zein kontatzeko asko duelako.

BBC – 24/7/2017 – Gran Bretaña

The mysterious origins of Europe’s oldest language

From my car window, I watched Spain transform. From Madrid in the country’s centre to the coastal north, empty land and grazing cows turned to misty green mountains and a shimmering harbour full of boats. I had driven north before, but this was the first time I’d stopped in Getaria, a medieval fishing village with beaches, vineyards and the 15th-Century baptismal church of native son Juan Sebastian Elcano, the first person to sail around the world.

(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.