Itzultzailea: Leire Madariaga

Atzo, ekainak 13ko Gobernu Kontseiluak, Eusko Jaurlaritzak, munduan zehar 25 herrialdeen zehar zabaltzen diren federazio eta euskal etxeei laguntzeko komeni den diru kopurua onartu zuen.

Urte honetan, dirua 40.000 eurotan igo da, 902.307 eurotara helduz. Irekian bildutako informazioak dioen bezala:

Laguntzaren zatirik handiena –782.307 euro– Euskal Etxeen urteko programak edo jarduera zehatzak laguntzera bideratuko da, nagusiki, gazteria, emakume, kanpo-irudi eta komunikazio, memoria historiko, gastu arrunt eta funtzionamenduaren arloko jardueretara.

Gainerakoa –120.000 euro, hau da, iaz baino 40.000 euro gehiago, azpiegitura-gastuetako kapituluan–, zentroen beraien egoera hobetzera bideratutako jardueren gastuak osorik edo zati batean finantzatzera bideratuko da; esaterako, ezbeharrek eragindako kalteak konpontzeko, hesi arkitektonikoak kentzeko, euskal etxe berriak eraikitzeko, gazteentzako lekuak egokitzeko eta gazteen zein emakumeen jardueretan teknologia erabiltzeko.”

Garrantzitsua: EUBOaren argitalpenetik hilabete batera, Euskal Etxeek laguntza hau eskatzeko epea amaituko da.

Irekia – 13/6/2017 – Euskadi 

Jaurlaritzak onartu du Euskal Etxeentzako laguntza-deialdia, 902.307 euro emango dituena

Eusko Jaurlaritzak bide eman dio Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko Euskal Etxeentzako eta euskal etxeen federazioentzako eta konfederazioentzako diru-laguntzen aurtengo deialdiari. Diru-laguntza horiek Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren bidez banatzen ditu. Orotara, 902.307 euro bideratuko ditu laguntza horietara, 40.000 euro gehiago iaz baino.

(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)

Buenos Aireseko Laurak Bat Euskal Etxearen sarrera (Argazkia: Gorka Berasain)
Buenos Aireseko Laurak Bat Euskal Etxearen sarrera (Argazkia: Gorka Berasain)

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.