Itzultzailea: Leire Madariaga

Xiberoara egindako bisitaren azken egunean, Barkoxen (Barcus) Suletina Maskaradarekin ospakizunarekin bat egiteko sortea izan dugu. Zoritxarrez, goizean egiten diren ekintzetara joateko aukera baino ez genuen izan, baina hala ere honi buruzko bideoa prestatu dugu.

Atal honetan arau den bezala, ez genuen turismo gidarik egin nahi, ezta Maskaradei buruzko trataturik. Gure sentsazio pertsonala eta gai honi buruzko informazioa aurki dezakezuen leku garrantzitsuak eskeini nahi dizkizuegu.

Barkoxe. Suletina maskaradaren sarrera.
Barkoxe. Suletina maskaradaren sarrera.

Lehendabizi gure atentzioa erakarri zuen gauza Barkoxen, herri txiki eta zoragarri honetako plazaren irudi koloretsua izan zen. Partaideek eta ikusleek, maskaradaren hasiera itxaroten zuten bitartean elkarrizketa animatuak mantentzen zituzten korroak sortuz.

Guzti hori udaletxearen pean, zeinen aurrealdean hiru bandera zeuden. Bakoitza egon behar den lekuan. Egia esan ez genuen irribarre baino egin izan, Espainiao Erreinuko Gobernuko delegatu baten bati, Ikurriñak hiru masta horien artean ohorezkoa okupatzen zuela ikusirik ondoez bat eman ahal ziola imajinatuz.

Xiberoa, euskal lurraldeko herri txikiena eta hiritar gutxien dituen herria da. Hori dela eta, mota honetako lekuetan gertatzen den bezala, tradizio hauen mantentzeak, komunitate osoaren esfortsua eskatzen du, bereziki gazteena. Euskal kultura tradizionalaren manifestazio hau hobeto ezagutzeko gomendatzen dizuegun textuak azaltzen duen bezala,

Barkoxe (Xiberoa). la plaza con el edificio del ayuntamiento al fondo
Barkoxe (Xiberoa). la plaza con el edificio del ayuntamiento al fondo

“Urtero, herriko gazteek maskaradak ondoko herrietara eramatearen ardura hartzen dute. Erabakia ez da erraza, gehiengoak herrixka txikiak direlako, eta erronka handi honi aurre egiteko, herriko gazte guztiek eginbehar bat jaso behar dute. Dantzari onak, ahots goxoko abeslariak, barrearentzat eta halgararentzat prest dauden putzontziak, eragileak eta deklamazioan adituak diren interprete teatralak, eta musikoak ere behar dira.”

Ikusi dugunaren arabera, esfortsua merezi duen zerbait. Gure nazioaren kultura eta tradizioak mantentzera laguntzen duen gertaera bikaina eta liluragarria da. Gainera, honen prestakuntzaren bitartean, gazteen artean loturak sortzen dira.

Maskarada suletinarra, zalantza gabe, euskal kulturako aratusteen tradizio guztien artean hoberena eta garrantzitsuena da.

Barkoxe, maskarada suletinarraren momentu bat.
Barkoxe, maskarada suletinarraren momentu bat.

Ikusi genuen Maskarada honen garapen osoa bikaina izan zen eta arratsaldeko bigarren aldera ez geratzea deitoratu genuen. Baina oraindik gauza asko ikustear genituen, eta etxera bueltatzeko bide luzea.

Barkoxe. “Beltzak” akzioan.
Barkoxe. “Beltzak” akzioan.

Oier Araolazak, komentario honen azkenean irakurtzera gomendatzen dizuegun artikuluaren egileak adierazten duen bezala:

“Maskaradaren partaideek konpartsa koloretsu eta zaratsu baten parte dira. “Gorriak” dantzari bikainak. “Beltzak” eragileak, puntzoiak eta zalapartatsuak. “Txorrotxek” bi ahotsetara abesten dute, batzuetan aurkezlearen paperarekin eta beste batzuetan kronikaria. “Kauterak eta buhameak” elokuentziara jotzen dute irribarreak lortzeko asmoarekin eta kritika soziala egiteko ere. Xiberoako dantza teknika zainduan irakatsitako bost aitzindariak (zamaltzaina, txerreroa, kantinersa, gathuzaina eta entseinaria) dantzarako duten dohainak erakusten dituzte. Dantzari suletinarrek dantza-jauziak pausu neurtuekin eta lurra ukituz dantzatzen dituzte (jauzien dantzak), baina barrikada, gabota, branle eta edalontzi dantzetan grabitatea desafiatzen dituzte. Frijat edo antritxat bezala pausuak egitean, lurretik aireratzen dira, baina ez dute zerura begiratzen dantzatzen. Europa Mendebaldeko dantza tradicional gehiengoetan bezala, suletinarrek lurrari lotuak dantzatzen dute. Jauzi egiterakoan, hainbat eta altuen saltatzen dute, baina jaitsiera ere indarrez egiten dute. Txirulak, ttun-ttun edo salterioak, danborrak eta bibolinak markatzen dute oinek lurra ukitzen duten momentua.”

Baina ziur gaude Euskaldunen Herriko alde hori disfrutatzen jarraitzeko, Xiberoara bueltatuko gara, eta era berean ospakizun guztia ikusteko asmoarekin.

Bigarren Gerrate Mundiala eta gero desagertzeko zorian egon zen ospakizuna. Bere biziraupena, azken urteetan gazteek eta bereziki emakumeek hartutako  konpromesuagatik izan da.

Euskal tradizioko jai bikain honi buruz gehiago jakin nahi izanez gero, hurrengo irakurkizuna gomendatzen dizuegu:

Euskal Kultura Erakundea (Iparralde)

Maskarada Suletinarra

Maskaradak

Hiru (Hegoaldea)

Iparraldeko dantzak

Auñamendi

Maskaradak

Euskomendia

Zuberoako Maskaraden jatorriei buruzko entsegua (Violeta Alford)

 

Gure gomendioa, Xiberoari buruz hitz egiten dugun bakoitzean errepikatuko duguna: gure herrialdearen parte hori bisitatu beharra dugu, liluragarria eta askotan hunkigarria delako, gutxienez, batetan Maskarada Suletinarra ikusi beharra dago. Gure sustraiekin harremanetan jartzeko era bat da.

Xiberoan egindako egonaldiaMaison Biscayburun egin dugu, Sauiguisen. Gomendatzen dugun lekua. Jabeek, M. Helen eta Pantxo Etchebehere anfitrioi bikainak dira eta bere etxeko ateak irekitzen dizute. Logelak bikainak, erosoak eta handiak dira. Gainera, gosaria ere bikaina da, beraiek egindako goxo eta euskal pastelarekin. Biscayburun egindako egonaldia ez zen gonbidapena izan eta guk egiten dugun komentario, bezero bezala izandako esperientziaren arabera egiten dugu.

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.