Itzultzailea: Leire Madariaga

Basler Zitung egunkari suitzarreko “History Reloaded” blogak argitaratutako artikulu hau oso interesgarria iruditu zaigu. Josef Lang historiatzaileak, egunkari suitzarrak Gernikako Bonbardaketa eta egun batzuk geroago suntsiketari eginiko tratua aztertzen du artikulu honetan.

Harrigarria dirudi medioek egia bihurritzeko eta kontrako bihurtzeko duten ahalmena. Historiatzaileak aztertzen dituen medio biek, Luzernan argitaratutako “Fatherland” (Aberria) katoliko-kontserbadoreak, eta Zuricheko “Neue Zürcher Zeitung” egunkariak, bonbardaketa eta hurrengo egunetan ezinezkoa egiten dute, irakurleei Hitlerren Alemaniak eta fatxinatu frankistek, euskal hiri honen suntsiketarekin ez dutela zer ikusirik sinestarazteko. Egitan indar errepublikarrek erre zutela esanez.

Suitzar egunkari hauen jarrera ez da salbuespen bat. Europako prentsa gehiengoa, matxinatu frankistak eta nazismoaren lagunak Gernikan egindako astakeria egiteko gaitasuna sinestera ezeztatu ziren.

Zertxobait dibertigarria dirudi, egunkari katolikoak errudunak aurkitzeko saiakeran, euskal hiritarrak katoliko sakonak izatearen “arazoa”ren aurrean, “asturiar dinamitari”etan (sozialistak-komunistak-anarkistak) bilatu zutela. Edozer gauza, errudunak, benetako errudunak izan zirela aitortu baino lehen.

Medioek esaten duten guztia egia ez dela sinestera eraman behar gaituen adibide bikaina. Medioak, beraien nagusien helburuentzat dira eta helburu hauetan beti ez dago Egia.

Oharra: Ingeleserako itzulpen automatikoa egiten dugu, alemanetik-gaztelerarako itzulpen zuzenaren baino kalitate hobeagoa du eta. Gazteleraz irakurri nahi izanez gero, ingeleseko itzulpena kopiatu eta Google-eko ingeles-euskera itzulpen automatikoa erabili behar izango du.

Basler Zeitung – 18/4/2017 – Suiza

«Die Basken haben Guernica selber angezündet»

Als Guernica am Abend des 26. April 1937 von der deutschen «Legion Condor» zerstört wurde, herrschten im Baskenland klare Wetterverhältnisse. Ebenso klar war die Nachrichtenlage nach der dreistündigen Bombardierung.

(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)

 

anuncio-productos-basque-728x85-2