Itzultzailea: Leire Madariaga

Jose Ramon Gurruchaga Ezama Monsinore, euskalduna, txolo, salestarra, misiolaria, txiroekin konprometitua, Huarazeko apezpiku emeritoa eta Lurin elizbarrutiko Lehen Apezpikua, 2017ko apirilak 11ko gauan hil da Perun.

1931ko martxoak 29an jaio zen Barakaldon, Gerrate Zibila bizi zuen, Gernikako Bonbardaketa eta Barakaldok sufritutakoak (lehen pertsonan) bilduz, Barakaldoko Salestarretan ikasi zuen, eta txikitatik misiolariaren borondatea izan zuen.

Partekatzen dugun bideoan berak adierazten duen bezala, “lagun zezakeen eta beharra zeukaten” nonbaiten misiolari izatea eskatu zuen. Gaztetatik lortutako helburua. 1951an, hau da 20 urterekin, misiolari bidaia egin zuen Perura eta 1952ko urtarrilak 2an “cholo” bezala bataiatzea erabaki zuen (txiro, apal eta mestizoa) Titicaca lakuan. Punon, Arequipan egin zuen lan eta 1955ean UPS – Erromara ikastera bidalia izan zen. 1961eko otsailaren 11an apaiz izendatu zuten.

Justizia Sozialaren zentzu sakona duen eta txiroen babeserako borrokatzen duen gizon bezala jakina zen, mespretxatuentzat hezkuntza bultzatzaile izateaz gain. 1990ean Pastoral eta Sozial Zerbitzuen Elizbarrutiko BatzordeaCODISPAS lideratzera heldu zen, denbora hartan Huaraz Elizbarrutiko nekazariek jasatzen zuen biolentzia politikoari erantzuna emateko asmoarekin. Argidun Ibilbidearen biolentzia sufritzera eraman zutena.

Laburbilduz, informazioak dioen bezala konprometitutako gizona, “euskal jatorriko gurasoengatik, Jainkoaren begirada maitalearen eta lanean bizitzen duen zintzotasunaren pean” ideia jaso zuen.

Goian Bego

Andina -12/4/2017 – Perú

Fallece obispo emérito de Huaraz monseñor José Ramón Gurruchaga

El monseñor J SDB, obispo emérito de Huaraz y Primer obispo de la diócesis de Lurín, falleció anoche 11 a los 86 años de edad, tras una larga enfermedad.  El monseñor Gurruchaga tuvo una vida de entregada a ayudar a los más necesitados. Este obispo salesiano se caracterizó por ser una persona muy alegre y optimista, quien educó incansablemente a jóvenes y a las poblaciones más pobres del país.

(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)

 

anuncio-productos-basque-728x85-2