Itzultzailea: Leire Madariaga

Orain dela hilabete bat gutxi gora behera, BBC-k teknologiari buruz daukan programan, Bizkaiko Foru Aldundiak udaberrian martxan jarriko duen “Fondo Innova” proiektua aztertzen zuen, I+G zein Berrikuntzari laguntza ekonomikoa ematea helburutzat duen proiektua.

Gaur berriz ere ibiliko gara proiektu honi buruz, teknologian espezializatuta dagoen thenextweb.com argitalpen digitalak, Alice Bonasio-k sinatutako erreportai zabala zuzendu diolako ekimen honi, eta baita Euskal Herriko Autonomia-Erkidegoan ematen ari diren berrikuntzei.

Alexak (Amazon-ek duen web aztertzaile Sistema) dioenez, hau, munduan zehar gehien bisitatzen diren 3.000 argitalpen digitalen artean dago. Ideia bat izateko helburuarekin, aurkibide honetan, Euskal Herriko egunkari irakurrienak 10.000. posizioa du. Gu, aboutbasquecountry.eus, 270.000. posizioa du gutxi gora behera (posizio duina gu bezala blog batentzat).

Hau da, teknologia berrien sektorean erreferente globala da, eta argitalpen honetan euskaldunei buruz esaten dena, munduko txoko guztietan irakurriko da.

Artikuluarekin ados gaudela aipatu behar dugu. Hala ere, oraindik ez da errealitaten parte, baizik eta martxan dauden proiektuen eraginak izango dira.

Gure esperientziagatik badakigu, euskal gizartea errealitatea ez den zerbaitetan sinestearen parte ez dela (eta era berean, lortutako arrakastak antzemateko). Baina, esperientzia baliagarria izan behar zitzaigun. Orain dela 30 urte, Euskal Herriko “indar bizien” zati garrantzitsu batek, begirada sinesgogortasunarekin, edota amorruarekin begiratzen zuten Bilbao Metropolitanoaren eraldakuntzarentzat martxan jartzen ziren proiektuak. Gaur egun, proiektu guzti horiek arrakasta dira munduan zehar, hala ere, honen kontra zeuden gehiengoa estropezu bat gertatzearen itxaropenean daude, erratuta ez zeudela adierazteko.

Herrialde honetan I+G-an egiten ari garen apustuaren emaitzak, ez dira denbora gutxian ikuskatuko. Era berean, pasa den hamarkadaren 80 urteetatik aurrera, euskal Insitutzioek martxan jarritako eraldaketa industrialaren planek. Baina azken hauek, gizarte industrial aurreratua eta indartsua izaten jarraitzera eraman zigutenek izandako emaitza onen bezala, gaur egungoek ere emaitza onak izango dituzte.

Emango dituzte eta ematen dituzte. Nork uste zuen orain dela 25 urte, euskal industriak rol garrantzitsua izango zukeela industria aeronautiko eta aeroespazialean? Nork pentsatzen zuen askok “ergelkeria supino” bezala izendatzen zuten Zamudioko Parke Tenologikoa, euskal industriaren motorretako bat izango litekeela?

Hau da, kanpotik begiratzen gaituzte, eta interesgarriak iruditzen diegu. Bitartean, kuriosoki, herrialde honek ibilbide txarra izatea nahi dutenek, bere “salbatzaile” bihurtzeko esperantzarekin, “dena desastre” bat dela esaten jarraitzen dute.

Zalantza gabe, ez gara perfektuak, baina ondo legoke nondik gatozen eta azken 40 urteetako ibilbidean gertatutakoa pentsatzea.

thenextweb.com – 15/3/2017 – USA

How investing in a startup can be safer than leaving money in the bank

Startups and SMEs often struggle to access traditional sources of financing. That happens because banks tend to favor security over risk and innovation, and technology companies mostly thrive on the latter. The alternative, therefore, is to seek visionary Angels or VC firms willing to take that risk and support startups on their journey, yet these can be difficult to access outside established hubs and tech ecosystems.

(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.