Itzultzailea: Leire Madariaga

Oroitzapen garaian gaude. Espero den moduan, 80 urteetan Euskal Herriaren alde penintsularra erdibanatu ziren gertaera ikaragarriei buruz ari gara.

Gure ustez, Gerra Zibilaren; Euzkadiko Gobernuaren sorreraren; Gernikako bonbardaketaren; Errepublikaren eta Demokraziaren jarraitzaileek kontrolatutako Euskal Lurraldearen partearen tropa faszisten hartualdiaren (euskaldun asko zeuden hauen artean) 80 urteurrena oso berezia da; edo baita milaka euskaldunen fusilamendu, gartzela eta erbestea.

Oso berezia da, zeren gertaera haiek bizi izan zituzten memoria biziekin kontatu dezakegun azken urteetariko bat izango da.

Elai-Alai dokumentalaren Fotograma (1938)
Elai-Alai dokumentalaren Fotograma (1938)

Urte askotan zehar, memoria hura, faszismoaren aurka borrokatu zutenenak, gordeak eta jarraituak izan dira. Gero, ulertu ezin ditugun arrazoiengatik, ez da onarpen nahikoa eman gizon eta emakume horiei, ezta gertatutakoren bere ikuspegia nahikoa bildu eta zabaldu izan, ezta Euskal Herriaren Kausariko eginiko sakrifizioa eta konpromesua.

Denbora gutxian, bizitza horrela delako, Historiaren parte hau ezagutzeko, hauek utzitako dokumentuetara jo beharko dugu. Eta zoritxarrez, ez dira gertatutakoa, egindakoa eta sufritutakoa ondo ulertzeko behar beste izango.

Oroitzapen garai honetan, gure blogatik, benetan bereizgarriak iruditzen zaizkigun dokumentual bilduko ditugu. Bloga sortu genuenetik gabiltza hau egiten, baina orain, historia hau zabaltzeko gure konpromesua indartsuagoa izango dela baieztatzen dugu, gure eskuetan dagoen heinean.

Gure historia gogoratu eta zabaltzeko konpromesua duten Facebook orrialdeko pertsonei esker, balore garrantzitsua duen dokumental bat aurkitu dugu.

Elai-Alai” pelikula da, Nemesio Sobrevilla arkitektu eta zinemagileak 1938an egina eta zuzendua, Euzkadiko Gobernuaren propaganda zerbitzuak eskatua. 2012rarte proiektatua izan ez zen filma. Filmoteca Vascak eginiko errekuperazio lanari esker lortutako zerbait, Pariseko Cinémathèque Française-ean autoreak utzitako negatiboaren kopia bati esker. Soinua beranduago gehitu zitzaion.

Honetan Gernikako Elai-Alai umeen dantza taldearen eta Eresoinkaren saioak biltzen dira (Euzkadiko Gobernuak, nazioarte mailan, euskaldunen benetako irudia zabaltzen laguntzeko sortua). Entitate kultural bi hauek, Euskal Herriaren errealitatea ezagutzera emateko eta errefuxiatuentzat laguntzarako funtsak biltzeko helburuarekin antzeztu zuten.

Kirolaren sektoreko, futboleko Euzkadiko Selekzioak egindakoaren antzeko zerbait.

Lehendakari Agirrek bere liburuan “De Gernika a Nueva York pasando por Berlín” liburua azaltzen duen bezala:

“Totalitarismoaren aldarean sakrifikatua izan zen euskaldunaren arimak nola bibratzen zuen erakutsi nahi genuen atzerrian, eta aldizkariak, egunkariak eta teatro antzerkiak antolatu genituen. Jausialdiaren 3 egun aurretik, ni Santanderren nengoenean, euskaldun musikari ezagun bati deitu nionean, honela esan nion: Posible da guk hemendik irten ezin izatea, baina ez dut horregatik alor artistikora ere eraman nahi dudan borroka amaituko…”

Gernikako Bonbardaketare ondorioak ikus daitezkeen Elai-Alai dokumentalare fotograma (1938)
Gernikako Bonbardaketare ondorioak ikus daitezkeen Elai-Alai dokumentalare fotograma (1938)

Soinudun dokumentu visual honetan, “eguneroko” bizitzako argazkiekin batera, Habanan itsasoratu ziren “Gerrako Euskal Umeen” irteerarekin amaitzen da, baita matxinatuen tropek Foru Hiribildua hartu baino lehen egindako Gernikako Bonbardaketaren ondorioen irudi bakarrekin. Agustin Ugartetxeak eginikoak, Gernikako Bondardaketaren ordu batzuk geroago. Segundu batzuk baino ezin dira ikusi, zeren etxe alemanak hau errebelatzeko lana hartu zuenean, honen gehiengoa konfiskatu zuen. Baina bonbardaketaren heltzea eta honek izandako ondorio ikaragarriak imaginatzeko nahikoa dira, 1.000 pertsona baino gehiagoren hilketa adibidez.

Gezurren contra, egi gehiago.

Filmoteca Vasca –  -Euskadi

Elai-Alai (1938)

Elai-Alai from Filmoteca Vasca on Vimeo.

(Sigue)


“Elai-Alai” dokumentalaren irudia
“Elai-Alai” dokumentalaren irudia

 

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.