Itzultzailea: Leire Madariaga

Maria Luisa Incera du izena, La Arena auzokoa da (Zierbena, Bizkaia) eta 6 urte zituen frankista matxinatuek eta hauen alemaniar eta italiar aliatuek herri babesgabeen gainean aire erasoak hasi zituztenean. Matxinatuak begi onez begiratzen zituen baina “ez parte hartzaile” izendatu zen britaniar Gobernuaren “bihotz gogorra” apurtzea lortu zuten. Emakume honi buruz hitz egin genuen orain dela gutxi, Bradford-eko Bakearen Museoan egindako erakusketa batean egin zioten omenaldi bat zela eta.

Adierazten dugun bezala, Gernikako Bonbardaketa eta Steer-en kronika bikaina izan ziren 4.000 ume horiek Erresuma Batuara era babesean bidaiatzera eraman zituztenak.Nicholas Rankinek,Basque Childrens of ’37 Association of UK-en egindako “George Steer, the War in the Basque country and the Basque refugee children” izenburuarekin egindako hitzaldian era bikainean kontatzen digu. Hau era berezian izendatutako sarrera batean bildu genuen: “Gernikako Bonbardaketa. Ontasun gehiago nabarmentzen da txarkeriarik beltzenaren erdian”. Honetan, George L.Steer-ek, Gizateriaren kontrako Hilketa izan zen Gernikako Bonbardaketari buruz idatzitako artikuluak eragindako gertaerak azaltzen dira.

Gure protagonista, Maria Incerak, gertaera horiek bere 86 urtetatik azaltzen ditu, baina gerrako erasoak eta erbestearen krudelkeria bizi izan zuen 6 urteko ume haren ikuspuntutik. Bere osotasunean, honen kontakizuna eta erreflexioa irakurtzeak merezi du.

Errebisionismo gara batean bizi gara, matxinatuek bakarrik eragindako gerra harek eragindako kausen eta ondorioen erlatibizazioaren manipulazioan. Hori dela eta, gertakizun hura bizi izan zuten protagonistek kontatzen dutena entzutea edo irakurtzea oso garrantzitsua da.

Ez dugu ahaztu behar, gertakizun hau bizi zuten askok, ezin dutela kontatu. Bai, garai hartan lurperatutako hobi komunetan jarraitzen dutelako eta batzuk bilatzera ezeztatzen direlako. Edota beraien penak isilean mantentzen bizi eta hil behar izan zutelako, gertakizun horien kausanteak, faszistak, hiltzaileak, diktadoreak, gutxienez 40 urtez Estatu Espainiarreko helmuga ezberdinak gobernatu izan zituztelako.

Yorkshire Post-eko sinatu gabeko rtikulu bikain honetatik gauza bat zuzentzea gustatuko litzaiguke. Frankistak ez ziren “Nationalists”, “Insurgents” ziren, edo “Fascists”. Gauza bakoitza bere izenez deitzea ondo dago.

Maria Inceraren kontakizunak hunkitu egin gaitu. Gertatutakoaren kontakizuna guztiokin partekatu izana eskertu behar diogu. Lehen pertsonan bizi izandakoa.

Yorkshire Post – 8/8/2016 – Gran Bretaña

The Spanish Civil War 80 years on and the moving story of a former Basque refugee

“Franco had tried attacking our area but he couldn’t get through because of all the hills and mountains,” she says. Instead he called on Hitler who used the Basque country as a testing ground for his fledgling Luftwaffe and their terrifying aerial bombardment, which would soon become known to the world as blitzkrieg.

(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.