Itzultzailea: Leire Madariaga

Ez dugu uste beharrezkoa denik Atzerriko Euskal Komunitateari ematen diogun garrantzia adieraztea, honen rola Euskaldunon Herriaren etorkizunean, edo era eraginkorrean eta binkulu estuekin “kanpoko” eta “barruko” euskaldunak integratzeko beharra.

Diasporako euskaldunek duten beharrezko rola frogatzeko “Euskaldunak munduan” gaiarekin blogean idatzi ditugun sarrerak ikusi baino ez dugu. Gizarte moduan sorte ona dugu munduan zehar zabalduta dugun baina jatorria presente duen komunitateagatik. Gure herrialdearen parte sentitzeko beste, nahiz eta euskaldun ondorengoak izan.

Baina, eta aurretik adierazi dugun bezala, nahiz eta euskaletxeen estruktura boteretsua, barrualdeko euskaldunen eta diasporako euskaldunen artean ezberdintasun handiagoa dago. Honek denbora laburrean, deslotura ekar lezake, lotura horiek indibiduoei eta gizarteari eragiten dien aberastasuna galduz.

Hori dela eta, alaitasunez jasotzen dugu Eusko Jaurlaritzak, Kanpoaldeko Ekintzaren Idazkari Orokorraren bitartez martxan jarritako proiektua: Interneteko sare soziala, Basque Global Network (BGN). Topaketa, erlazio eta kolaborazio erraminta honen helburua, euskal komunitatearen parte diren pertsona guztiak integratzea eta konektatzea da.

BGN bost gaietan banatzen da: instituzionala, enpresariala, kulturala, hezkuntza eta garapenaren kooperazioa. Atzerrian euskal komunitateak gaur egun lan egiten duen sektoreak dira. Sare honetan parte hartzeko, sektore hauetatik batekin binkulatu beharko litzateke.

Euskal sare global honen partaideek, kontaktu berriak sortu edo interes berdineko taldeak sortuz aparte, ekitaldi ezberdinak, dokumentuak eta egutegia partekatu eta kudeatu ahal izango dute. Era honetan, partaide guztiek ideiak eta ezagutzak partekatu ahal izango dituzte. Era berean, bakoitzak bere pribatutasuna aukeratu ahal izango du.

Azken egunotan “era betan” funtzionatzen egon den sarea, 20 herrialde ezkerdinetako 210 erabiltzaile ditu, hasiera batean euskeraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez aukerkezten da, baina beste hizkuntza batzuetan erabiltzeko aukera ere legoke.

Iniziatiba Kanpoaldeko Ekintzaren Idazkari Orokorrak, Marian Elorzak eta Kanpoaldeko Euskal Komunitatearen zuzendariak, Asier Vallejok aurkeztu dute.

Gure ustetan, erraminta honek loturak eta binkuluak sortzen lagundu dezake. Baina komenigarria litzateke “kanpoko euskaldunez” aparte “herrialde barrutik” ere mintzaideak izatea. Gure ustetan, era honetan bakarrik beteko luke %100ean bere rol integratzailea.

Beti esan dugu: munduan zehar dauden euskaldunetatik asko ikas genezake eta hauen ekarpena garrantzitsua da gure nazionarentzat.

Sarera sartzeko esteka usten dizuegu. Anima zaitezte parte hartzera. Era berean, aurkezpen bideoa ere uste dizuegu, lau hizkuntzetan.

Basque Global Network-era sarbidea

Basque Global Network-en orri nagusia
Basque Global Network-en orri nagusia

Aurkezpen bideoak


Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.