Itzultzailea: Leire Madariaga

Apirilean, Albstadt-eko bi irakaslek eta 21 gazte alemanek Eibarren pasatu zituzten egun batzuk. Bostgarren urtea da jada alemaniako hegoaldean dagoen udalerri honen (Stuttgart eta suitzako mugaldean kokatua) eta Eibarreko IES UNI-ren arteko trukea egiten dela.

Bi seinalek adierazten digute truke hau onuragarria izan dela alde bientzat. Alde batetik bostgarren urtea dela eta beste aldetik Schwarzwaelder Bote egunkari alemaniarran argitaratutako artikulua, non alemaniar hauen abenturak Euskal Herritik kontatzen digu. Gainera, parte hartzaileen aurpegiak baino ez ditugu ikusi behar zentruak bere web orrialdean jarritako argazkietan.

Gure herrialdean igarotako astean zehar, gure kultura eta historia hobeto ezagutzeko aukera izan dute gazte hauek. Eibarrek ikusteko eskeintzen duenaz gain, Gernika, San Juan de Gaztelugatxe, Gasteitzeko katedrala, Zumaiako flysch edo Donostia bisitatu izan dute.

Hemengo eta hango gazteentzako sekulako esperientzia, zeinetan errealitate ezberdinetara irekita dauden, era zuzenean eta bitartekari gabe hauek ezagutzeko eta lotura edo erlazio ezberdinak eraikitzeko aukera ematen duen.

Guztia ona, ikusi ahal den bezala. Bisita bikaina izan zen, xehetasun guztiekin, udaletxeak SD Eibarrek etxean Deportivo la Coruña-ren kontra zuen partidura gonbidatu zituzten. Gogoratzen ez baduzuen, emaitza 1-1 izan zen.

Schwarzwaelder Bote – 18/5/2016 – Alemania

Im Baskenland erforschen HWS-Schüler auch ihre eigene Geschichte

Albstadt-Ebingen. Ganz weit über den heimischen Tellerrand, nämlich ins Baskenland, haben die Schüler der Hauswirtschaftlich-Sozialpädagogischen Schule Albstadt (HWS) im Rahmen des fünften Schüleraustauschs der Eingangsklassen der drei Gymnasien (EG, BTG und SG) mit der “IES UNI” in Eibar im spanischen Baskenland geblickt.

(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.