Itzultzailea: Imanol Sánchez

Clare Burnett-ek, Yorkshire-eko The Business Desk-en euskal bost plater tradizionalei buruzko artikulua idatzi du. Hala ere, jaki horien hautaketa Pintura “Basque Kitchen and Bar” jatetxearen sukaldari nagusiak egin duela argitu beharra dago.

Erresuma Batu-ko Leeds herrian dagoen jatetxe honek, urte bat bete berri du, eta berain web-gunean aditzera ematen denez, euskal lurraldeko kultura-gastronomiko sutsu eta miresgarrian oinarritu dira. Euskal lurraldearen definizioa eztabaidagarria dela onartzen dugu, baina euskal-sukaldaritza edo gastronomia, espainiar-sukaldaritzaren izendapenaren baitan sailkatzeak harritu egin gaitu; hain euskalduna den Baionako Urdaiazpikoa ezin dezakegu espainiar jakitzat hartu eta. Hala ere, munduan nola deskribatzen gaituzten, ezin digu eragotzi, askotan euskaldunoi ere zaila egiten zaigu eta.

Behin eta berriz idatzi dugun bezala, ezin daiteke euskal gastronomia espainiar edo kultura frantsesaren parte dela esan, izan ere, mintzatzen hari garen sukaldaritza hori estatu-nazio bi horien sorrera baino lehenagokoa baita.

Biarritzen prestaturiko eta euskal gastronomiari loturiko plater bat, espainiar gastronomiaren parte ez den heinean, Getarian prestaturiko plater berdin hori, ez dator bat sukaldaritza frantsesarekin. Beraz ondorioa edo konklusioa zein den, argi dago: plater hori euskal-sukaldaritza edo gastronomiari lotuta dago.

Baina The Business Desk-eko artikulura bueltatu gaitezen:

Jatetxeko sukaldari nagusiak, euskal sukaldaritzaren arima kontutan hartzen dituen bost plater barneratu ditu, besteak beste, arroza eta ahatea ageri diren hautaketa eklektikoa izaki… Hala ere, euskal tortilla edo patatadun tortilla da jatetxeko platerik goraipatuena, eta “euskal” izendapen horrekin agertzen da jatetxeko kartan.

Askotan ikusi dugu, patatadun tortilla, euskal tortilla gisa izendatzea eta, irizpide hori, egokia dela esan behar dugu. Bestalde, orain dela bost urte, euskal tortillaren nazioarteko eguna” zenaz ere idatzi genuen.

Bilboko setio karlistaren baitan, plater honen asmakizuna, Zumalakarregi euskaldunari egokitzen zaio. XVII. mendean, penintsulako iparraldean, patata eta artoa irmoki finkatu ziren. Beste horrenbeste gertatzen zen Europan zehar, zeinetan garia bezalako ohiko laborantzak, lurzoru eta eguraldiaren erruagatik, ez zituzten uzta onak ematen. Horrela patata, batez ere herri edo gune menditsuetan zabaldu zen, adibide gisa, XIX. mendeko agiri batzuetan aditzera ematen dena dugu;, Nafarroako iparraldean arrunta zen arraultzak patatakin nahastuta jatea alegia.

The Business Desk – 1/4/2016 – Gran Bretaña

Top 5 Basque dishes according to Pintura’s head chef

From Tortilla Vasca to the world’s naughtiest Mac and Cheese, here are Greg’s 5 dishes that sum up Basque cooking at its best.

(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)
anuncio-productos-basque-728x85-2