Itzultzailea: Imanol Sánchez

Black Twig Cider House sagardotegiak bere ateak ireki berri ditu Iparraldeko Karolina­ko Durham herrian. Baina, Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) sagardoaz mintzatzea ez da batere harritzekoa, izan ere sagar eta sagardoen herrialde bat da eta JJohnny Appleseed heroi nazionala dugu erakusgarritzat. Halaber, euskal sagardo, sagardotegi eta orokorrean, euskal ohiturei buruz duten jakin­mina eta interesa, urteetan harritu gaitu, eta sagardotegi berri honen irekiera horren adierazle da.

Hala ere, ez da euskal sagardotegi itxura duen lokal bat eta, ez dituzte euskal jaki tradizionalak ezta ohiko sagardotegiko menurik eskaintzen. Black Twig Cider House­ko bazkideen helburua, txotx­aren bitartez lagunarteko giro paregabea sortzea da.

Matthew Beason Iparraldeko Karolinan kokatuta dagoen, Black Twig Cider House sagardotegiko jabeetariko bat dena, hainbat euskal sagardotegitan egondakoa da.
Matthew Beason Iparraldeko Karolinan kokatuta dagoen, Black Twig Cider House sagardotegiko jabeetariko bat dena, hainbat euskal sagardotegitan egondakoa da.

FsR Magazine­ko artikuluan adittzera eman dutenez:

“Sagardotegian elkarrekikotasun sentimendua sortzeko, Black Twig Cider House­k espainiar sagardo­upel tradizional bat du, zeinen inguruan txotx egiten den… Black Twig Cider House­n txotx­a beraz sagardo­kulturaren adiskidetasunari keinu egiten dio.”

Beason­ek sagardoataz duen grina, orain dela 10 urte, Espainian zehar bidaiatzen zebilela eta euskal lurraldeetara heltzean aurkitu zuen. “Sagardoa eta txotx­arekin loturik dagoen erritu eta elkarkidetasuna bizi bezain laister, argi izan nuen Durham komunitatea horren isla izan behar zela”.

Hala ere, norbaitek, artikuluaren kazetariari argitu beharko lioke, sagardoaz disfrutatzeko era hori Euska Herri osoari dagokiola, espaniar zein administrazio frantsesari hain zuzen ere. Berdin gertatzen da sagardoen upelekin. Yorkshire Post­eko artikulua irakurtzea lagungarri gerta dakioke.

Txotx­a, AEB­tan jarraitzaile asko ditu eta batez ere Black Twig Cider House sagardotegira hurbiltzen direnen artean. Oso interesgarria da, orain dela 50 urte baino ez duen ohitura bat, nola tradizio eta identitate zeinu batetan bilakatzen den, horrela euskal kultura eta gizartea bizirik irauten duela egiaztatuz. Kultura sortzen jarraitzeko indar nahiko duten gizarteek soilik, sor ditzakete tradizio berriak. 2000 urte baino gehiago dira, etrusko eta Iberoek tradizio berriak sortzen ez dituztenik. ­

Bestalde gure irakurleak Matthew Beason-en elkarrizketaEuskalkultura-ren wb gunean aurkitu dezakete.

 

FsR Magazine -4/4/2016 – USA

Black Twig Cider House Opens in Durham

Partners Mattie Beason and John Eisensmith celebrate the opening of Black Twig Cider House in Durham, North Carolina. Black Twig is a cider-focused restaurant featuring what they believe is the largest variety of cider in the Southeast and possibly the only restaurant in the U.S. to feature a txotx.

(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)

Sagardotegian TXOTX hizkiekin aurki dezakegun argazkia:The News & Observer 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.