Itzultzailea: Leire Madariaga

“LEVANTADORES –The Basque Strongman” izena du, eta kirol materialari zuzendutako iparamerikar enpresa baten produkzioa da, Rogue izenekoa. Dokumental bikain honek, munduari Herri Kiroletako batzuk aurkezten dizkio.

Egia esan, milaka urte dituzten tradizioekin lotura hain handia duten gizon indartsu hauek entzutea hunkigarria da, nazio baten sustraiak eta bere kultura hain argi eta garbi deskribatzen entzuteak oilo-ipurdia jartzen zaigu. Bideo hau interneten ikusgarri dagoenetik, ia 100.000 pertsonek ikusi dute eta ziur gaur Basque Strongman hauek bere lurraldearekiko lotura eta hauen historia eta kultura ulertu dutela.

Haiek direlako, beraien ahotsak, beraien erreflexioak, azalpenak, entzuleei XXI. mendean euskaldun batek harri batekin, aizkora edo sega batekin “borrokatzeko” dituen arrazoiak eta zergatiak ulertzera gidatzen dituzten bakarrak. Teknika garaian, pertsona bate, bere aitzindariek orain dela milaka urte egin zuten bezala, bere esku biluziekin inguruneari aurre egitearen arrazoiak.

Dokumentu honi puntualizazio bat bakarrik egingo genioke. Euskaldunek, Pirinioen mendebaldar gunean bizi dira “zalditan”, orain Espainia eta Frantzia dena.  Ez dira “the mountains of northern Spain”-ean bakarrik bizitzen, dokumentaleko protagonistetako batek argi eta garbi adierazten duen bezala.

Dokumentu hau, ohorezko gunean, blogean biltzen joan garen Herri Kirolei buruzko artikulu taldera gehitzen dugu.

Break parallel izeneko kirolariei zuzendutako webgunean aurkitu dugu. Hauei ere azaldu behar zaie, ez direla “Espainiako baserritarrak”, euskaldunak baizik. Berriz ere, Iñaki Gorostidik, dokumentaleko protagonistetako batek ondo azaltzen duen bezala “nik argi eta garbi adierazten dut sentitzen dudana, ez naiz espainola, euskalduna baizik”.

Break parallel – 1/12/2015 – USA

Rogue Fitness Presents: Levantadores – The Basque Strongmen (30min Documentary)

In the mountains of northern Spain, farmers and laypeople have competed in rural Strongman sports for generations. Stone lifting, wood cutting, bale tossing — the sports themselves carried over from years of manual labor, of daily life surviving off the land. LEVANTADORES introduces this rich culture which has helped influence a generation of modern day Strongman who are doing what they can to keep this heritage alive.

(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)

 

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.