Albiste hau ez da nazioarteko egunkarietan aterako, baina guri garrantzizkoa iruditzen zaigu eta gainera gure irakurle guztiekin partekatu nahi dugu.

Gaur bezalako egun batez, 1894ko uztailaren 14an, ikurrina lehen aldiz agertu zen haizetan. “Euskeldun Batzokija” elkartearen inaugurazioan izan zen, Bilboko Correo kaleko 22. zenbakian, orduan ikusi zuen argia Sabino eta Luis Arana anaiek diseinaturiko banderak.

Egun hartako 18:00etan goratu zen elkarte horretako balkoian eta une horretatik aurrera hasi zen euskaldun gehien ordezkatuak sentitzen diren ikurra izatera iristeko ibilbidea. Euskal nazioa eta haren Askatasun nahia ondoen adierazten duen ikurra da.

Gaur egun ikur horrekin ezagutzen du munduak euskaldun jendea eta haren koloreak, gure herrialdeko kolore nazionalak dira.

Egun bikaina da denei hau opatzeko:

 

Osasuna eta Euskal Errepublika!

anuncio-productos-basque-728x85-2