Blog hau egitetik gehien gustatzen zaigun gauzetako bat hau da, beti dagoela zerbait harrituko gaituena.  Ia bost urteren buruan, aurkitzen ditugu gauzak, handi edo txiki, berebiziko gisa agertzen zaizkigunak.

Bada errepide bat bizkaitarrek eraikia XVIII. mendean, Bilboko portua lotzen duena Goi-lautadarekin, Pancorbo zehar. Errepide hori ongi ezagutzen dugu; Bizkaia, Araba eta Burgos-eko lurrak zeharkatzen ditu; Urduñako portua igotzen du; Añanako Gesaltzetatik kilometro gutxira pasatzen da;  eta Ebro gurutzatzen du, gaurko euskal lurrak utziz, Puetelarrá zehar.

Azken leku horretatik km gutxira bada historiaz beteriko leku bat, Fontecha. Historiaz zamaturiko muga-lekua da. Eta Fontechan, jaio da hainbeste harritu gaituen historia hau.

Historia horrek lotzen du muga-zona honetako familia arabar bat, jatorri eslaviarra duen edari batekin, Piemonteko gerrillari italiar baten bitartez. Edaria vodka da, eta Antonello Favro italiarra Fontechan onartu zuten gerra zibilean, eta honek erakutsi zion formula piemontearra likore hori ekoizteko arabar patata bikainak erabiliz,  Tomás Ortiz de Urbina-ri.

Esan beharrik ez dago ekoizpen hark “legezkotik” gutxi zuela. Ez zuen zergarik ordaintzen, inolako agintaritzak ez zeukan hura erregistratuta. Horregatik, 70 urteren buruan, Tomás Ortiz de Urbina-ren oinordekoek, jaso baitzuten patatarekin vodka egiteko formula piemontearra, AEBko destilatzaile ez-legezkoen irudia erabili dute, Moonshiners izenekoena.

Aitortu gabeko destilazio urteak gogoratuz, aletegi batean alegia, oso egoki jarri diote izena beren buruari, Basque Moonshiners eta lehenik egin duten edariari Basmoon Vodka izena eman diote.

Vodka hau kalitate bikaineko urarekin, Arabako patatekin (estra kalitatea) egina dago eta produkzio prozesu artisau batekin, beren destilategian bertan. Horrek guztiak egiten du vodka premium bat bost destilaziokoa, zapore melenga, gozo eta orekatukoa, zitriko, kakao eta belar freskoaren ukitu batzuekin.

Beti dugu harritzekoren bat. Urteetan pasa gara Fontecha ondotik, historia horretatik ezer ezagutu gabe eta  irudikatu gabe han vodka prestatzen zela, turindar batek ekarritako printzipio tradizionalenekin.

Gerta daiteke urte batzuen buruan vodka hori barneratua egotea euskal herri kulturan,   nola trikitia, Euskadira ekarria Italia iparraldeko tunelgileek XIX. mende bukaeran.

Esan dezagun, Basmoon Vodka, hasi dela bere produktua nazioartera zabaltzen, berebiziko kalitatekoa baita.    Hemen duzu destilategiaren webgunea (18 urtetik gorakoentzat) eta euskal lurretan errodaturiko bideo bat, Tennessee-ko zapore tradizionalena duena.

Basque Moonshiners- 2015 -Euskadi

Basque Moonshiners Uniendo el ayer con el mañana

Antonello Favro fue un guerrillero italiano que llegó a Fontecha (País Vasco) en 1936 para combatir en la guerra civil española. Antonello enseñó a nuestro abuelo Tomás Ortiz de Urbina a producir vodka. Él fue el primer Basque Moonshiners. Utilizaron su receta traída desde los campos de Turín, en la región de Piamonte, y aprovecharon la patata de la zona, abundante y de calidad, para producir los primeros licores.

(Jarraitzen du)

———————–

anuncio-productos-basque-728x85-2