Gure ohiko irakurleek ezagutzen dute Guía Repsol-ek urtero antolatzen duen lehiaketa. Zergatik?

Oraingo edizioan bi euskal txoko ditugu Txokorik Onena 2015 izendapena lortzeko.

Bata Gipuzkoan dago: Santa María de Zumarraga La Antigua ermita. Leku bikaina, bisitariak harritzen dituena zurezko sabaiagatik, haritz baso bat baitirudi, haren adarrak, zutabe, tirante eta dendelak oso aberats dekoraturik daude gurpil, gurutze gamatu, buru, emakume bular eta dragoi batekin.

Bestea Nafarroan dago: Santa María de Irantzuko monasterioa, XII eta XIV mende bitartean eraikitako zistertar abadia berebizikoa; bisitariari eskaintzen dio, besteak beste, bere kalostra gotikoa, erdi aroko sukalde bat tximini handi-handi batekin eta ongi gorde diren egonlekuak.

Egiaz “gauza” ez dago erraza, beste “txoko” batzuek lortu baitute boto kopuru garrantzizko bat jadanik. Baina ezer ez dago erabakita, 2015eko irailaren 9an bozketa bukatzen den arte.

Lehen helburua, da txoko biak gera daitezela lehen 8ren artean sailkapen fasearen amaieran. Horrela honako faseetan parte hartu ahal izango dute:

  • Final laurdenak: 2015eko uztailaren 7tik 28ra
  • Finalerdiak: 2015eko uztailaren 29tik abuztuaren 18ra
  • Finala: Abuztuaren 19tik irailaren 9ra

Hemen kontuan hartzeko zerbait: Egunero gehienez hiru txoko bozka daitezke, eta gainera bozkatuz parte hartzen dutenek sari interesgarriak lortu ahal izango dituzte.

Tira ba… Zeren zain zaudete bozkatzen hasteko? 😉

Bozkatu nahi baduzu hemen egizu.

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.