Itzultzailea: Eneco Bihurlary

 

Bada joera bat handiak handiagotzeko, izan zuten ingurua txikiagotuz, mintzagai den pertsonaren irudia indartzea beharrezko balitz bezala.

Gaur joera horren adibide bat aurkitu dugu Corina Canale-k Bahia Blanca-ko La Nueva egunkari argentinarrean argitaratu duen artikuluan. Artikuluak batik bat lantzen du Ernest Hemingway-k Iruñeko hiriarekin izan zuen harremana.

Harreman estua izan zuen, eta sanferminek horri zor diote nazioartean duten proiekzioa, eta idazle iparramerikarrak ere bere ospearen beste hainbesteko bat zor dio hiriari. Corina Canal-en artikulua esan daiteke dela artikulu estandar bat, literatura mundura jauzi egiten ari zen kazetari iparramerikar baten presentziaz. Baina akats bat egiten du, eta hori da itsutu egiten dela handitu beharrik ez duena handitzen: Hiriaren bilakaera lotzen du idazleak  hiria “aurkitzearekin”.

Are gehiago, Ernest Hemingway heldu zen hiria pueblucho deitzen du -herri eskasa- (gaztelaniaz mintzo diren alde guztietan termino despektiboa da) Akats horrek eta begiespen falta horrek egiten du beste akats batzuk bigarren mailako izatea: hiria harresitua zegoen 1923an, harresia eraisten 1921ean bukatu zuten.

Gure ohiko irakurleek badakite Ernest Hemingway-ri diogun nahitasuna eta begirunea zein den. Bera daukagu euskaldunen benetako lagun izan zela. Bidaia hark, euskaldunekin lotu zuen ezinbestean. Begi onez ikusi zituen eta miretsi bere bizitza guztian.

Horregatik pentsatzen dugu, oso txikia (35.000 biztanle inguru), tradizionala, eta probintzianoa, iruditu arren 1923an, Nafarroako Erreinuko hiriburua, Hemingwayk ez lukeela onartuko herri eskas deitzea.

Era berean ulertezina egiten zaigu iradokitzea Iruñeak gure lagun amerikarraren kontakizunei zor diela (neurri batean izanik ere), Europako Batasuneko euro-eskualderik oparoenetako baten hiri nagusietako bat izatea.

La Nueva – 14/6/2015 – Argentina

Hemingway y la Fiesta de San Fermín en Pamplona

El 6 de julio de 1923 el escritor Ernest Hemingway se dejaba llevar, imposible no hacerlo, hacia la plaza del Ayuntamiento de Pamplona, ciudad que se cree que fundó el general romano Pompeyo. Lo empujaba una multitud vestida de rojo y blanco que esperaba el “chupinazo”, el cohete avisador que se dispara desde los balcones del consistorio, para que comience la Fiesta de San Martín. Pamplona lo había intrigado con el encierro de los toros, el desenfrenado descorche de vinos y champán y la alegría pagana de una fiesta religiosa.

(Jarraitzen du) (itzulpen automatikoa)

Last Updated on Urt 9, 2021 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.