Itzultzailea: Eneco Bihurlary

 

Gaur bitxi txiki bat aurkitu dugu sarean: FBIren artxiboak Eusko Jaurlaritzako New York-eko ordezkaritzari eta honen kideei egindako ikerketa eta espioitza, baita Aguirre lehendakariari egindakoa ere.

Ezkerretik eskuinera: Irala, Monzón, Aznar eta Sota; eserita, Aldasoro, Aguirre eta Nárdiz, Eusko Jaurlaritzaren atzerriko kideak, New York-eko ordezkaritzan. / F. S. A.
Ezkerretik eskuinera: Irala, Monzón, Aznar eta Sota; eserita, Aldasoro, Aguirre eta Nárdiz, Eusko Jaurlaritzaren atzerriko kideak, New York-eko ordezkaritzan. / F. S. A.

AEBko gobernu federaleko bulego honen artxiboak dira, desklasifikatu egin baitziren orain hamarkada batzuk eta lan-dokumentu gisa balio izan dute ikertzaile askorentzat. Dokumentu horiek orain sarean daude kontsultatu nahi dituen ororentzat.

Haiek irakurriz bitxia gertatzen da ikustea zer nolako mesfidantza zuten herrialde iparramerikar horretako funtzionario eta politiko askok Euskal Herriaren Kausarekiko. Mesfidantza horrek kontrastea egiten zuen Ordezkaritzako kideekiko, lehendakaria barne, zuten balorazioarekin.

Horrek erakusten du, erbesteko ordezkari haiek pentsatzen zutenaren aurka, aliatuentzat oro har eta AEBrentzat bereziki, askoz pisu handiagoa zuela statu quo-ak, garaile izateko aukera gehien zuten indarrak ondoan izateak (altxatu frankistak barne) bere askatasuna bilatzen zuen herri txiki bati laguntzeak baino. Egindako promesa eta jasotako laguntza guztiagatik ere.

Egoera hori euskal nazionalismoak askotan bizi izan du bere historian zehar. Orain independente diren herrialde askok, lortzeko borrokatu behar izan zuten askok (Israelgo Estatua edo Baltikoko Errepublikak, esaterako) euskal erakunde eta alderdi nazionalen laguntza bilatu zuten, beren askatasuna nahi zuten nazioen elkartasunari dei eginez. Independentzia eta nazioartearen aitortza lortu ostean, euskaldunak aliatu eta sostengu izatetik “enbarazu” izatera pasatzen ziren, tartean sartzen baitzen eta ahultzen baitzituen Espainiako Erreinuarekin edo Frantses Errepublikarekin zituen harremanak.

Gaur egun estaturik gabeko nazio askok eskatzen dute euskaldunen lankidetza eta sostengua. Zoritxarrez, iruditzen zaigu, jokabidea ez litzatekeela aipatutako horien oso desberdina. Estaturik gabeko nazioen klubetik NBEn jarlekua duten nazioetara igarotzean, antza haien memoria zeroan jartzen da eta ahaztu egiten dira lagun zaharrez.

Hemen duzue esteka bat, FBIk New York-eko Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritzari buruz zuena, eta M* Angeles Ordaz Romay historialariaren lan bat, dokumentazio horretan oinarriturik egina, eta gertatu zenaren gako batzuk ematen dituena,  eta dokumentu horietan oinarrituz idatzitako bibliografia zabal bat eskaintzen duena.

FBI –     – USA

Basque Intelligence Service

Documentos desclasificados del Federal Bureau of Investigation sobre su seguimiento y espionaje a las actividades de la Delegación de Gobierno Vasco en New York a partir de 1938

(Jarraitzen du)

—————————–

M* Angeles Ordaz Romay.

LA DELEGACIÓN VASCA EN NUEVA YORK, UNA DÉCADA BAJO EL PUNTO DE MIRA DEL FBI (1938-1947). (PDF)

anuncio-productos-basque-728x85-2