Gaur ez dugu hitz egingo nazioarteko hedabide batean agertu den berriaz. Gaur aipagai izango dugu zein sumindura sortzen digun 1940an egindako injustizia oraindik bizirik egoteak, Parisen okupazio alemanen tropek ezarritako administrazioak egindakoa hain zuzen eta sinestezina bada ere berretsi zutena IV. Errepublika frantziarraren auzitegiek.

Gestapok bahitu egin zuen Eusko Alderdi Jeltzaleak 1936an Pariseko Avenue Marceau 11 zenbakian erosi zuen eraikina, 1937az geroztik Eusko Jaurlaritzari eman zitzaiona bertan jar zezan erbesteko egoitza. Eraikin horri buruz behin eta berriro gertatu diren injustizien historia sarrera honetan irakur dezakezue, iaz idatzi genuen.

Ahaztura eta ez esatea nola eraikin hori sartu zen “estatuaren ondare” izatera, adierazle ona da Espainiako erreinuaren gobernuko kalitate demokratikoa eta justiziaren zentzua zein den ikusteko.

Baina are okerragoa da eraikin horretan errege eta erregina bat sartzea, Espainiakoa, “bakeaz, askatasunez, justiziaz eta elkartasunaz” hitz egitera.

Ez gara saiatuko horrek zer esan nahi duen azaltzen. Ez dugu egingo, zeren ez genuke egingo Iñaki Anasagastik bere blogean baino hobeto.   Felipe VI erregeak EAJrekin izan duen harrokeria. Esanak dioena: ozenago esan liteke, baina ez argiago.

Ikus eta entzun dezakezue Felipe VI. ak dioena “bakeaz, askatasunez, justiziaz eta elkartasunaz” ari dela, erregimen diktatorial batek ostutako eraikin bateko areto batean, eraikin hori itzuli gabe egonik oraindik legezko jabeei bere burua “demokratikotzat” duen erregimen batek.

 

anuncio-productos-basque-728x85-2