Itzultzailea: Eneco Bihurlary

Gero eta gehiago dira beren modeloak Euskaldunen Herrian aurkeztea erabakitzen duten automobil markak. Azken aldian hainbat modeloren aurkezpenei buruzko informazioak aurkitu ditugu.

Arrazoiak, gure ikuspuntutik, begibistakoak dira. Herrialde honek eskaintzen duen tradizio, modernotasun, diseinu, teknologia, historia eta dibertsio nahasketa ezin hobea da ibilgailu bat aurkezteko. Nortasun ikur oso gustagarriak dira automobilak egiten dituen edozein konpainiarentzat. Gainera, jakina,  modelo berri bat prentsari azaldu ostean zer hoberik bazkari on bat baino…

Horri guztiari, gehitu behar diegu ondo zaindutako errepideak, gozatu ahal izateko autopistaz, mendiko ibilbide bihurriez, edo Bizkaiko Golkora begira dauden itsaslabarrez.

Jaguar, Britainia Handiko automobil marka tradizionalenetako bat, orain Tata talde indiarraren baitan, antza zaletu egin da bere modeloak euskal lurrean aurkeztera. Marka horren modelo bat Euskadin aurkeztuko zela zioen lehen albistea 2013ko abuztuan izan genuen, Jaguar F-Type aurkeztu zuenean Arba errioxako mahastien erdian .

Orain beste modelo bat aurkeztu du: Jaguar XE. Modelo iraultzaile bat, bai teknologiagatik eta bai bere prezioarengatik, euskal errepideetan probatua izan baita.

Pasquale Di Santillo-k bere esperientzia eta bere sentsazioak kontatu ditu, Corriere dello Sport egunkariko artikulu batean. Ez gara hasiko modelo berriaren xehetasun teknikoetan, ez baita gure negoziatua. Gurea da nabarmentzea Jaguar berriro etorri dela euskal lurrera. Zabaldu egin du, gainera, bere “felinoa” aurkezteko lekua.

Bereziki gustatzen zaigu esaldi bat, lotzen dituena modeloaren izaera eta harekin ibiltzen duen herrialdea:

una sorta di legittima rivendicazione autonoma, come le regioni di questa sorprendente Spagna attraversata per oltre 500 chilometri a bordo di Jaguar XE,

Tira,  autonomíarena ez dago gaizki. Baina felinoentzat eta nazioentzat ez da naturala erreserba hesitu zainduetan egotea. Zalantzarik gabe hobe da hesi zabal bat aire librean, 3×2 metroko kaiola baino. Batzuentzat eta besteentzat, ondo doakiena, berezkoa, Askatasun egoera da.

Jaguar-en arduradunei esan diezaiegun euskaldunak pozarren daudela beren katutxoak errepide hauetan probatzera etortzeagatik. Azken batean naturala da, automobil konpainia handi baten eta herrialde baten historia, tradizioa, kalitatea, teknologia eta esklusibotasuna lotzea.

Corriere dello Sport – 8/5/2015 – Italia

Jaguar XE, in pista fa paura! La prova

Dall’oceano verde disteso tra i Paesi Baschi e la Navarra arriva un messaggio piuttosto forte: la XE è una Jaguar pronta ad insidiare il predominio delle berline premium tedesche. Tradizione e spirito sono quelli di sempre. Eleganza perfettamente sposata al cuore sportivo del Giaguaro, ma tutto trasportato su un piano più accessibile, quotidiano, prezzi compresi. Una dimensione più “terrestre”, capace di trasformare una macchina da strada in una da corsa e viceversa: BMW Serie 3, Mercedes Classe C e Audi A4 sono avvisate.

(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)
anuncio-productos-basque-728x85-2