Gernikako Bonbardaketari buruz idatzitako bigarren sarrera, ekintza honen 2015ean idatzitako oroipena.

Gernikako Bonbardaketari buruz 1937an idatzitako egiak eta gezurrak.


Igande honetan, 2015eko apirilak 26an, askok nahiz eta denbora pasatu izan, bihotza unkituta daukagula gogoratzen dugu Gernikako Bonbardaketa. Askotan hitz egin izan dugu gai historiko honi buruz. Oraingo urteurren honetan, gure irakurleekin momento historiko hartan gertatutako eta guretzat bereziki garrantzitsuak diren hiru elementu partekatu nahi ditugu.

 

Gernikako Bonbardaketa eta honen errudunen eta hauen “lagunen” gezur sarea.

Askotan hitz egin izan dugu gerrako hilketa honi buruz, eta tragedia hura gutxiarazteko saiakera ziztrin eta koblakariak salatu izan ditugu. Askotan hain irainduta sentitu gara, hitzak ere neurtu behar izan ditugula, gure irakurleenganako errespetuaren muga ez gainditzeko.

Gernikako tragedia eta honen gainean dauden gezurrei buruzko 4 artikulu aukeratu beharko bagenitu, hauek izango litzateke:

  1. Gernikako Bonbardaketa: gezurren kontra, egi gehiago
  2. Gernikako bonbardaketaren gehiegikeria edo euskaldunok edozergatik kexatzen gara
  3. En el 75 aniversario del Bombardeo de Gernika: Memoria, Verdad y Reconocimiento
  4. Verdades sobre el Bombardeo de Gernika. Por Xabier de Irujo, profesor del Centro de Estudios Vascos de Reno

Lau artikulu hauetan Euskaldunon Hiri Sakratuan gertatutakoari buruzko gure “hitzaldia” laburbiltzen dela pentsatzen dugu. Honetaz gain, nazioarteko kazetarien lehen eskuko deskribapena eta benetako historiagileek eginiko hausnarketak biltzen dituzte.

George L. Steer-en historia eta lan bikaina

Gernikako Bonbardaketaren berria, New York Times-en azalea, Steer-ek sinatua
Gernikako Bonbardaketaren berria, New York Times-en azalea, Steer-ek sinatua

Artikulu guzti hauen artean badago izen eta historia propioak dituen protagonist, eta askotan hitz egin duguna,George L. Stee. Biztanleria euskaldunari, faxismo totalitarioaren babesleen tropek eginiko hilketa zabalketa gaitasun askorekin kontatu zuen kazetaria. Honek, bonbardaketari buruz eginiko deskribapena kazetaritzaren erreferente bihurtu da, eta honen liburuak “El árbol de Guernica”, Euskadin egon zeneko esperientzia biltzen du, irakurketa derrigorrezkoa garain hartan gertatutako jakin nahi duenarentzat.

“Gerrako umeak”

Bonbardaketa haren ondorioetako bat Eusko Jaurlaritzaren erabakia izan zen; milaka euskal ume herrialde seguruetara bidaltzea. Gernikako hiriaren suntsiketak, faxismoaren mehatxuak ez zirela ezdeus eta totalitarismotik ateratzeko intentzioaren froga.

Laguntzaile, irakasle eta umeetako batzuk, Eastleigh, Ipar Stoneham-era heltzean
Laguntzaile, irakasle eta umeetako batzuk, Eastleigh, Ipar Stoneham-era heltzean

Artikulu asko idatzi ditugu beraien familia eta etxeak noiz bueltatuko ziren eta bidaiaren ostean zer aurkituko zuten jakin gabe dena utzi behar izan zuten umeei buruz.

Gehiengo batean Erresuma Batuan errefuxiatu ziren umeei buruz hitz egin dugu. Hauei buruz hainbat artikulu aurkitu izan ditugu,Basque Childrens of ’37 Association of UK (BC´37A UK) egiten duen lanari esker. Britaniar biztanleriaren borondatearen zaindari eta oinorteko, hauen gobernuaren (espainiar faxismoaren lagunak) iritziaren kontra, Bilboko Bonbardaketan hiltzeko posibilitatetik ihes egiten zuten 4.000 ume hartzeko erabakia hartu zuten.

Gernikako Bonbardaketa – Steer – Gerrako umeak – Britaniar gizartea

Nicholas Rankin “Crónica desde Guernica: George Steer, corresponsal de guerra”  liburuaren autorea dugu (irakurri beharreko liburua) eta 2011an hitzaldi bikain bat eman zuen urtero BC´37A UK-ek antolatzen duen bileran.

Texto honetan Nicholas Rankin-en era esanguratsu eta atseginean, Steer, Bonbardaketa eta Erresuma Batuara umeen etorreraren arteko erlazioa azaltzen du. Britaniar biztanleriaren eta frankismoaren jarrailtzaile argia zen gobernuaren arteko eztabaidaren deskribapen xehatua egiten du. Gizarteak irabazitako eta 4000 euskal umek Bizkaiko Golkoaren bestalde, babesa aurkitzea ahalbidetu zuen eztabaida.

Dokumentua, PDF-a, ingelesez dago, baina kasu honetan Google-en itzultzaile automatikoarekin era errezean gazteleraz irakurri daiteke. Irakurtzean, askoz hobeto ulertuko dugu, nahiz eta etsipena sentitu, beti dagoela esperantza izpiren bat agertzeko aukera.

Egia azaltzearren beraien bizitza arriskuan jartzen duten kazetarien itxurako esperantza. Sindikatu, partidu politiko, erakunde, kristau talde…formako esperantza, injustizia sufritzen dutenenganako solidaritatea, realpolitik baino garrantzitsuagoa dela ulertu zuten guztiak bilduz, eskumakoak eta ezkerrekoak.

2015eko oroitzapenaren bisperan, eskerrak eman nahi diegu (munduko edozein tokitik Euskal Herriaren kausan eta totalitarismoaren kontra eta eta Askatasunaren alde borrokatzen lagundu zuten guztioi). Guztiei ziurtarazi nahi diegu, beraien borondatea eta konpromesua gogoratzen jarraitzen dugula, 1936-1937an euskaldunek sufritutako gerraren tragedia gogoratzen dugun intentsitate berdinarekin, zeinek Europa osoa eta mundo osoa heldu zuen. Hauek Euskaldunen benetako Lagunak izan ziren eta dira.

Eskerrik Asko

 Basque Childrens of ’37 Association of UK  – 15/10/2011 – Gran Bretaña

“George Steer, the War in the Basque country and the Basque refugee children”

2011 BC’37A UK Annual Lecture, given by Nick Rankin

Now what I want to try and persuade you this afternoon, ladies and gentlemen, is that G.L. Steer also played a pivotal role in the evacuation of some 4000 children to Britain in May 1937, the historic event of nearly 75 years ago that led to the organisation that joins us all here today.

(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)

 

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.