The Independent egunkari irlandarrak argitaratu berri du Darragh McManusen erreportaje zabal bat non haren iritzi eta esperientziak kontatzen dituen Euskal Autonomia Erkidegora bisita egin ostean. Artikulu horrek, nahiz eta gauza on asko esaten dituen, aitortzen dugu, zapore gazi-gozoa uzten digu ahoan.

Alde “gozoa” bistakoa da. Aski da haren deskripzioa irakurtzea, euskaldunak zer diren,  edo Euskaldunen Herriko parte honetara egindako bisitan izan dituen sentsazio eta pertzepzioak zeintzuk izan diren.

Alde “gazia” ere begi-bistakoa da. Batez ere jakinik artikulua irlandar batek idatzi duela.  Pentsatzekoa zen herrialde horretako kazetari batek sentiberatasun zerbait izatea euskaldunekin zerikusia duten gai batzuk lantzean. Lurralde zatiketatik hasi eta indarkeria terrorista arte.

Irakurri euskaldunei buruzko definizio hau:

Considered the earliest inhabitants of Europe, they look different to people in the rest of Spain, for starters. Basques are, in general, taller, with a narrower build and lighter skin: their colouring is that lovely olive tone you associate with southern French (France, of course, has its own Basque region, though culturally it’s quite different)

(Europako lehen biztanletzat hartuak dira, desberdinak dirudite Espainiako beste pertsonekiko, hasteko. Euskaldunak, oro har, altuagoak dira, egitura estuagoa dute eta azala argiagoa, kolorazioa oliba tonu zoragarri hori zeina lotzen dugun Frantziako hegoaldearekin -Frantziak, jakina, badu bere Euskal eskualdea, baina aski diferentea da kulturalki-).

Txunditurik uzten gaitu, nola bestela. Frantziak ez du bere “Euskal Herria” Britainia Handiak “bere Irlanda” ez duen bezalaxe. Euskaldunen herriko parte bat, Iparralde, frantses administraziopean dago, Irlandako parte bat, Ipar Irlanda, administrazio britainiarraren pean dagoen bezalaxe. Hori oso gauza desberdina da kontzeptualki. Beste alde batetik Urdazubi eta Ainhoa-ko euskaldunak aski diferenteak direla kulturalki esatea, egitateekin zerikusi gutxi duen baieztapena da.

Ondoren, bada ideia bat zeinak nahasten duen “sezesio armatu” bati laguntza ez ematea euskaldunen subiranotasun borondate faltarekin.  Ez dugu pentsatu ere egin nahi zer pentsatuko zuen egileak, Gandhi-ren jarraitzaileek beren kolonizatzaile britainiarrez zuten ikuspegiaz, soilik askatasuna “indarkeriarik ezean” oinarritzen zutelako.

Orain egun batzuk esaten genuen, Bilbori buruz kazetari indiar batek idatzitako artikulua dela eta, zein okerra den ezagutzen ez den herrialde batera iristea eta zehaztasunez defini daitekeela pentsatzea.  Darragh McManus-ek oso ondo azaldu ditu ikusi duena eta Euskal herri penintsularrera egin duen bisitan izan dituen pertzepzioak.   Baina euskaldunak zer diren eta zer pentsatzen duten jasotzen duen kontakizunari dagokionez, emaitza oso desberdina izan da.

Animatu egingo dugu gu bisitatzen segi dezan, hobeto ezagutzeko.

 

The Independent – 14/4/2015 – Irlanda

Basque Country: Surprises, sunshine and ‘the pinnacle of civilised life’

“Travel broadens the mind” goes the saying, worn out by time and over-use. I was never sure if I believed that: the same narrow-minded idiot could traipse around the world ten times and come back utterly unchanged… and often has done. I must confess, though, that a trip to the Basque Country really did open my eyes. Besides making for a fantastic visit, it also educated me on the rich, often troubled history, and distinctive culture and way of life, of over two million people.

(Jarraitzen du) (Itzulpen Automatikoa)

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.