Atzo jakin genuenetik Athleticek adiskidantzako partida jokatuko duela Jaialdin, Boisen jokatuko baita uztaila amaieran, hedabideek eta Athletic-ek berak esan du hau izanen dela AEBn taldeak egiten duen lehen abentura.

Suertez, About Basque Country-ren lagunetako baten memoria ona da eta  gai honi buruzko Facebook-eko gure sarreran, goizaren erdian abisatu digu 1967an euskal taldeak adiskidantzako partida bat jokatu zuela Chicagon, Belgradeko Izar Gorriaren aurka. Partida hartan 3:1 irabazi zuten bilbotarrek.

correcion-partido-athletic-chicago

Athletic-ek berak aurreko informazioak zuzendu behar izan ditu

 

Gure “iturriak” erreferentzia ere bidali digu, partidu horri buruz Athletic-en Historiaren Liburuan agertzen dena.

Pagina del libro sobre la Historia del Athletic en la que se narra la visita a Chicago

Pagina del libro sobre la Historia del Athletic en la que se narra la visita a Chicago

Chicagora egindako bisita kontatzen den Athleticen Historia jasotzen duen liburuaren orrialdea.

Guk partidu horretaz ezer ez jakitea, futbola ez baitugu oso maite, normala iruditzen zaigu. Baina oso bitxia iruditu zaigu datu hori, esanguratsua edozein futbol kluben historian, ahaztua geratu izana ia denentzat, talde protagonista bera barnean dela. Izan zituen anekdotengatik izanik ere. Apur bat nahaslea da memoria historiko falta hori, batez ere kontuan izanik ekitaldi hori prestatzen denbora asko emana zutela.

Javier Landeta Garcia-ri gure eskerrona informazioagatik eta batez ere hain modu “lankidetsuan” jarraitzen digulako.

 

(goiburuko argazkia: Old Chicago)

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.