Atzo eman genizuen berria lagunarteko partiduaren aurkezpen ofizialaz ,Athletic eta Club Tijuana aurrez aurre jarriko dituenaz Jaialdi 2015en.

Hilabete hauetan lekuko izan gara zein nolako ikusmina sortu den Idahon partidu honekin, zeina David Beater-ek aurkeztu baitzuen ofizialki, Estatuko hiriburu Boiseko alkate eusko-amerikarrak.

Bi taldeak aurkezteko prentsaurrekoa interes handiz jarraitu dute AEBko parte horretako hedabideek. Baina, zalantzarik gabe, kirol ekitaldi honek daukan garrantziaren adibide bikaina Idahoko kate nagusiaren (KTVB) estaldura izan da.

Emisore horrek berak ezustekoa eman zigun joan den otsailean 3 minutu pasatxoko informazioa emanez albistegi nagusian eta han kontatzen zuen nola Los Broncos-eko futbol amerikarreko estadioa egokitu egingo duten futbol partidu baten beharretara.

Gaur berriro eman du partiduari buruzko informazioa, ongi jantzia euskaldunei buruzko informazioarekin, 5:47 minutukoa. Denbora tarte ezohikoa albiste batentzat kate horretako informatibo nagusian.

Horrek, esan bezala, ekitaldi horrek Idahoko gizartean sortu duen interesa erakusten du. Baina baita ere adierazten du Euskal komunitateak duen pisua AEBko alde horretan eta Jaialdik duen garrantzia.

 

 

KTVB – 8/4/2015 -USA

Participants announced for Basque Soccer Friendly

It’s official: the Athletic Club de Bilbao from the Basque region of Spain will face off against Club Tijuana Xoloitzuintles of Mexico in Boise this summer. The highly-anticipated exhibition match will be held at Boise State July 29. The participating teams were announced Wednesday.

(Jarraitzen du)
anuncio-productos-basque-728x85-2