Travels with Tricia bloga aspaldiko ezaguna da gure webgunearen irakurleentzat. 2014ko udan 2 artikulu interesgarri jaso genituen (bikain ilustraturik argazki eta bideoekin), eta hor senar-emazte iparramerikar horrek Bilbo eta Araba Errioxa zituen mintzagai.

Euskal kutsuaren presentzia handituz joan da haien blogean. Berritasunen artean nabarmentzen da Bilboko Guggenheim Museoari buruzko post zabal bat,  eta hor erakusten diguten argazki bilduma bikainak ahozabalik utzi gaitu berriro ere.

Baina bi sarrera zabal horiez gain, badira bi “collage-sarrera”. Bata pintxoei buruzkoa, eta bestea  Donibane Lohizune leihoei buruzkoa.

Azken honi eskaini nahi diogu sarrera bat. Horixe da webgune honetan gehien errepikatzen dugun esaldietako bat, eta berriz erabiltzeari ez diogu ukorik egiten, irmo sinesten baitugu egia dela: xehetasunetan dago Jainkoa. Hala dago, eta Euskadin ateratako leiho argazki hauek frogatzen dute hori. Beterik daude hain gustuko dugun “euskal gorri” horretaz.

Eta egin, arren, itzuli bat Tricciaren blogean, ez zaizue damutuko. Hauxe bakarrik esango dizuegu, bisitatzen dugun aldiro, inbidiaz hiltzen gara, bikote maitagarri hau zein tokitan egon den ikustean.

 

Travels with Tricia -15/3/2015 – USA

THE WINDOWS OF BASQUE COUNTRY, FRANCE

Nestled in French Basque Country, Saint-Jean-de-Luz is a fishing port and resort town just minutes away from France’s border with Spain. We book-ended our two-week stay in Bilbao, Spain with day and weekend trips to Bordeaux and Rioja Alavesa wine country, elegant Biarritz, France, and seaside Saint-Jean-de-Luz. When Shawn, his parents and I weren’t tempted by what was in Saint-Jean-de-Luz’s ground-level windows – most notably the tempting tarts of golden-brown known locally as Gâteaux Basques – we focused our attention upon the buildings’ upper-level windows, and their delightful flourishes.

(Jarraitzen du) (Itzulpen Automatikoa)
anuncio-productos-basque-728x85-2