Pilar Buenos Aires-eko probintziako hiri bat da, probintzia horretako iparraldeko garrantzitsuenetako bat. Auzotarren eskariz lortu dute auzoetako batek XX. mende erdialdetik gure mendearen hasierara arte herritarren ahotan zuen izena berreskuratzea.

El Diario Pilar egunkariak esan bezala, orain 65 urte, Santiago Lacaze-k eta familiak jatetxe bat irekitzea erabaki zuten, ruta 8 eta Zeballos artean, etxe bakan batzuk zeudenean. “Recreo los vascos” deitu zioten (suhiltzaile kuartel berriaren ondoan kokatua), Europa aldeko immigranteen seme-alabak baitziren.

Lokalak zonaldeari eman zion izena, eta denborarekin, gainera, oso leku ezagun bihurtu zen hiritar guztientzat, hantxe jokatu baitziren urtetan futbol txapelketa herrikoiak.

Oscar Iribarren baskoak, artikuluan anekdota asko kontatzen ditu leku horretako historiaz; orain izena berreskuratzen duen lekuaz, eraitsia izan baitzen 2000. urtean.

Kasu horretan baskoek eta haien memoriak zori hobea izan dute Barrio francés de los Ángeles izenekoan baino, zeina egiaz ezagutua izan behar zukeen Los Angeles-eko Barrio Francésa  izenarekin.

El Diario Pilar – 17/3/2015- Argentina

Los Vascos, un barrio de fútbol que pudo recuperar su nombre

Las cuadras ubicadas entre el cementerio de Pilar hasta Panamericana, y desde la calle Lubo hasta la conocida como “Curva del Mingo” volvieron a tener el nombre con el que se las conoció en su conjunto a mediados del siglo pasado: barrio “Los Vascos”. El cambio de su escenografía, producto de la urbanización que quitó la cancha y el quincho donde se hacían bailes, empujó al desuso de su denominación. Un grupo de antiguos pobladores reflotó su nombre con un proyecto presentado en el Concejo Deliberante.

(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.