Itzultzailea: Leire Madariaga

Badakigu, ez da egungo berria. Baina hemen, nazioarte mailan ematen eta zabaltzen diren euskaldunekin erlazionatutako informazioak biltzen ditugu. Youtube internet da, eta horregatik, esfortsu handirik gabe talde honetan bildu dezakegu.

Baina has gaitezen garrantzitsua denarekin. Gaurkoan, mezu elektroniko baten bidez esteka bat jaso dugu euskaldun guztiontzat oso berezia den abesti baten interpretazioarena, The Kelly Family-ren Agur Jauna, hauen 35 urte baino gehiagoko ibilbidean, 20 milioi diska saldu duten taldea. Momentu honetan, bideo honek 2007tik, ia 400.000 bisita jaso ditu Youtube-en.

Zer dela eta abesten du talde honek euskaldunontzat hain garrantzitsua den abestia? Historia, taldeko batek, John Kellyk kontatzen digu EuskoSare webgunean (aukerako esteka). Gainera, abesti honi esker haiei gertatutako beste hainbat histori harrigarri kontatzen dizkigu (baina benetakoak, Notre Dame katedralaren aurreko plazan Bruce Springsteen ezagutzea, honi agur bezala abesti hau kantatzean), zalantza gabe, talisman moduko bat da bere taldearentzat. Talde honek euskaldunekin duen erlazioa ikustean, sarrera honetan “Euskaldunak Munduan” kategoria sartzen dugu.

Blog hau irakurtzen dituztenek bideo hau ezagutzen dutelakoan gaude. Baina, ziur gaude berriz entzuteak ez diela ezertxo ere axolako, eta horregatik kokatu dugu gure webgunean. Honetaz gain, beste euskal abesti bi kokatu ditugu: Haurtxo polita eta Mikel Laboaren Txoria Txori.

Ez dugu sarrera hau amaitu nahi John Kellyri aurretik aipatu dugun elkarrizketaren zati bat partekatu gabe:

Aragoiko herrietako jaietan jotzen ibili ziren, ogia lortzeko helburuarekin Iruñeararte heldu ginen arte. “El mesón del Caballo Blanco” izeneko jatetxean sartu ginen eta bertako jankideentzat abesti batzuk jo genituen. Txapela pasatzerakoan, Andoni izeneko gizon batek, Jorge Oteiza eskultorearekin jesarrita zegoela, bere taldeari “Agur Jaunak” abesteko eskatu zien guretzat. Zutunik jarri eta “Agur Jaunak” abestiaren notak entzuten hasi ginen lehen aldia izan zen hori. Hain handia izan zen zirrara, nire aita negarrez hasi zela. Jankide talde hura “Iruñeako Abesbatza” zen. Egun hartan nire aitak zera galdetu zuen: Non nago? Zein lurraldetara heldu naiz? Nortzuk dira pertsona hauek?

Laister konturatu ziren Euskaldunen Herriaren hiriburura heldu zirela eta hainbat gustatu zitzaien, denbora luze batez geratu zirela.

Guk disfrutatu dugun beste disfruta dezazuen espero dugu (asko)

 

anuncio-productos-basque-728x85-2